'Harrizko errementariak' liburua aurkeztuko du Urtzi Leonetek
Iñaki Holgado ilustratzaileak ere hartuko du parte Aitor Azurki kazetariak gidatuko duen aurkezpenean.
Harrizko Errementariak liburua aurkeztuko du hilaren 11n, asteartea, 18:00etan Urtzi Leonet idazle eta irakasleak. Lekuona Fabrikan izango da aurkezpen hori, eta berekin batera ariko da Iñaki Holgado ilustratzailea, Aitor Azurki kazetariak gidatutako ekitaldian.
Itzalen Dama eta Patxi Bakallu bildumako bigarrena da Harrizko Errementariak. Izan ere, 2022an argitaratu zuen idazleak Herri margotua sailaren lehena itsas abenturarekin lotua, Euskal Herriko eta munduko beste herrietako mitologien arteko lotura islatzen duena. Leonetek Iparraldeko herrietako mitologia eta euskal mitologiaren arteko lotura bilatu du, fantasiaz beteta beste behin ere, azken liburuan.
Aurkezpenean liburuaz mintzatuko dira, baita sorkuntza prozesuaz eta bitxikeriez ere. Holgado ere lehen eskutik lanean ikusteko aukera izango da, marrazkilari errenteriarra zuzenean marrazten ariko delako aurkezpenean zehar.
