San Pedroko autobus geltokia lekuz aldatuko dute, behin-behinean
Gaur egun Esnabide kaleko 8. zenbakian dagoen geltokia 18. zenbakira mugituko dute, Velascoko etxebizitzen obrengatik.
Pasaiako Udalak jakinarazi berri du San Pedroko autobus geltokiak behin-behineko leku aldaketa izango duela datorren astelehenetik (hilak 10) hilaren 21era bitarte (ostirala da). Izan ere, Velascoko etxebizitzetan obrak egiten ari dira, eta horregatik lekuz aldatzeko erabakia hartu du udalak.
Hala, egun Esnabide kaleko 8 zenbakian dagoen geltokia Esnabide kaleko 18. zenbakira mugituko dute ia bi astez (La Lonja tabernaren parean izango da behin-behineko geltokia).
