Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Errugbizale gazteena izango da Mikel Odriozola estadioa

Igandean, Oreretako Errugbi Eskolen Topaketa egingo dute Beraungo zelaian. 150 jokalari gazte espero dituzte, sei taldetakoak.

Irudia, eskolen artean Irunen egindako topaketa batena da.Txingudi RT
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2024/06/07

Azken zatira iritsi da Oreretako Errugbiaren I. Astea. Asteburuan egingo dituzte falta diren bi ekitaldiak. Jendetsuak izango dira. Izan ere, bihar (hilak 8, larunbata) 11:30etik 13:30era Errugbi Street jarduera egingo dute Agirre Lehendakariaren plazan, eta etzi (igandea) Errugbi Eskolen Topaketa jasoko du Beraungo Mikel Odriozola estadioak: 150 errugbizale gazte espero dituzten han. “Hainbeste jende bilduko duen ekitaldi hori egitea erronka da gurea bezalako talde txikiarentzat. Baina era berean herriko bazter guztietara errugbia eramateko prest gaudela ikusten ari gara”, azaldu du Orereta Rugby Taldeko kide eta astearen koordinatzaile den Xabier Sanchez Agirregomezkortak. Talde horrek eta Oarsoaldeko Rugbyzaleak elkarteak antolatu dute astea.

Igandeko topaketa 12:00etan hasiko da. Sei taldetako kideak, 10, 12 eta 14 urtez azpikoak denak, izango dira Mikel Odriozolan: Bidasoko Txingudi Rugby Clubekoak, Bartzelonako Universitari Club taldekoak, Donostiako Bera Berakoak, Zarauzko Rugby Taldekoak, Soraluzeko Soragazteak klubekoak, eta Oreretako Rugby Taldekoak. Jokalari gazteak 150 izango dira, baina laguntzaile eta enparauekin 200 lagun espero dituzte estadioan.

Topaketa bitartean haur txokoa izango dute txikienek, haiek ere kirol horretan hastapeneko urratsak egin ditzaten. Nola ez, hirugarren zatian, zer jan eta edan izango dute partaideek.

Erlazionatutako edukiaErrugbia kalera aterako dute hilaren 31tik ekainaren 8ra
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.