2024/6/7

Udalak harrera egin die Bixi Bixi eta HIJOS erakundeari

Herriko elkartearen "Gora Herriak" egitasmoak herri argentinarrarekin hartu emana egingo du aurten, eta Giza Eskubideen erakundeko kideak jaso dituzte.

Euskara sustatzeko saioak egin dituzte Elorsoro kiroldegian

Hiru saio egin dituzte, eta jardunaldien ardatza eguneroko lanean sortzen diren egoerak kudeatzeko tresnetan trebatzea izan da.

Auzoetako emakume elkarteen lan nekaezinari aitortza

Auzoetako emakume elkarteen programak 40 urte bete ditu aurten, eta urte horietan guztietan egindako lana omentzeko ekitaldia antolatu du udalak.

san joan sua oiartzun

San Joan suak pizteko baimena behar dela gogorarazi du udalak

Hilaren 23ko arratsean suak pizteko baimena behar da, eta hilaren 19a izango da hori eskatzeko azkeneko eguna. Astebete lehenago presta daitezke pilak.

Euskara futbolean: indarguneak, kezkak, eta kontzientzia

Euskarak futbolean duen tokiari buruzko gogoeta sakona egin zuten Allerruko, Touringeko eta Realeko ordezkariek Gezalan asteazkenean.

Errugbizale gazteena izango da Mikel Odriozola estadioa

Igandean, Oreretako Errugbi Eskolen Topaketa egingo dute Beraungo zelaian. 150 jokalari gazte espero dituzte, sei taldetakoak.

aste antifaxista hitzaldia

Faxismoaren mutazio berriaren kontra txertatzeko

Aste Antifaxista estreinako aldiz egiten ari dira, hainbat eragilek antolatuta. Bi hitzaldi eman dituzte, faxismoaren egungo aldaerari buruz hitz egiteko. Gaur eta etzirako emakume antifaxistei omenaldiak antolatu dituzte.

Dantza asko, izerdia, sagardo ona eta musika bihar

Euskal Jaia izango da bihar herrian. Bertako ekitaldi nabarmenenak bi izango dira: Lezoko Dantzazaleen goiz eta arratsaldeko saioak, eta Tiñelu elkartearen Sagardo Festa.

[Erreportajea] Koltxoi azpian gordetako sekretuak, oholtzara

Aleka antzerki taldeak bere lehen lan handia taularatuko du bihar. Estreinaldirako bi emanaldi antolatu dituzte. Umore eta drama ukituekin ondutako lan aldarrikatzailea da.

PDFren lehenean, zirrara Biterin

Pasaiako Dantza Festibalaren (PDF) lehen egunean hiru bakarlarik Biteri plazako lau ertzeko gunea emozioz bete dute.

Aurki hasiko da 12 eta 16 urte artekoentzako pala txapelketa

Antxon egingo dute kirol ekimena, Ibaiondon. Horrela, barrutian adin guztietarako pala eskaintza bermatuko dute.

'Inside' filma emango du Ozzinemak asteartean

Niessen zinemetan izango da emanaldia eta sarrerak salgai dira jada, 4 euroan.

goiatz labandibar zazpi kale saria

Labandibar saritu dute Bilbon, 'Bekatua'-gatik

Bizkaiko hiriburuko Liburu Azokaren 'Zazpi kale' saria lortu du Erein argitaletxearekin publikatutako eleberriarengatik.

Pasaiako hondakinen birziklapenaren egoera salatu du Eguzkik

Gipuzkoako udalerrien hondakinen kudeaketaren inguruko iazko datuak argitaratu dituzte. Pasaia San Marko mankomunitatean gutxien birziklatzen duen udalerria da, Donostiarekin batera.

Auzo batzarrak, Galtzaraborda eta Iztieta-Ondartxora

Galtzarabordako topaketa astelehenean izango da, eta Iztieta-Ondartxokoa, berriz, asteartean. Biak ala biak 18:00etan hasiko dira.

Transexualitatearen inguruan hausnartzeko hitzordua, astelehenean

Naizen elkarteak "Eman Begi" saioa antolatu du. Hizlaria Begoña Sever izango da, eta hitzordua 17:30ean finkatu dute, Xenpelar Aretoan.

Gehiago