Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Udalak harrera egin die Bixi Bixi eta HIJOS erakundeari

Herriko elkartearen "Gora Herriak" egitasmoak herri argentinarrarekin hartu emana egingo du aurten, eta Giza Eskubideen erakundeko kideak jaso dituzte.

Beñat Agirresarobe
Pasaia
2024/06/07

Gaur arratsaldean, Pasaiako Udalak harrera egin die Bixi Bixi elkartea eta, haren “Gora Herriak” egitasmoaren baitan, HIJOS Giza Eskubideen Erakunde argentinarrari. Hitza hartu dute Teo Alberro Pasaiako alkateak; Bixi Bixi elkarteko ordezkari Itziar Goikoetxeak; Martin Mozek, HIJOSen Kataluniako ordezkariak; eta Charly Pisonik telematikoki, HIJOSen koordinatzaile nagusiak. Ekitaldi instituzionalera bertaratu dira Egiari Zor fundazioko kide bat, udaleko zinegotziak, eta hainbat herritar.

Alberrok “harrotasuna eta ohorea” adierazi ditu, tamainako jardunaldiak jasotzeagatik eta “herrien arteko elkartasuna” oinarri dituen urteroko ekintzak antolatzeagatik herrian. Jardunaldi kulturalek bi herrien arteko memoria historikoa lantzeko balio dute, baita bien borrokak aldarrikatu eta ehuntzeko ere. Argentinaren historia aberatsa ari dira lantzen, baita bi herrien izaera “migratzailea” ere: XIX. mendean euskal lurraldeetatik Argentinara abiatu ziren euskaldunen joan etorriak oroituko dituzte. Artean, bi lurraldeetako dantza, musika, eta ikuskizun tradizionalak landuko dituzte. “[Jardunaldiok] elkartasunaren eta elkar ulertzearen garrantziaz gogoeta egitera gonbidatzen gaituzte” adierazi du alkateak. Bixi Bixik, bere aldetik, Giza Eskubideen urraketen testigantzak ekarri ditu herrira. Argentinako erakundeko ordezkariek kezka adierazi dute herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko eta sozialagatik. Hala ere, euskal eta argentinar herriei “ezaugarritu dien ekiteko gaitasuna” aipatu dute egoera iraultzeko gako gisa.

Bixi Bixik urtero abiatzen du “Gora Herriak” ekimena, eta aurten herri argentinarrarekin ari dira elkarlanean. Aurreko urteetan, Kuba, Portugal, Kurdistan, Sahara, Irlanda nahiz Afrikako jendearekin egin du lan. Aurtengo edizio argentinarrari maiatzaren 30ean, ostiralean, ekin zioten, eta hilaren 15era arte luzatuko dute. Era berean, Bixi Bixik herrira giroa ekarri duela adierazi du alkateak: atzerriko herritar desberdinekin lan eginez, bertako kultura, usadio eta ondare artistikoa ezagutzeko aukera izan du Pasaiak. Goikoetxeak aurtengoa edizio desberdina izango dela adierazi du, Afrikako lurraldeekin lan egitean migrazioa beste era batera jorratu dela adierazi baitu. Izan ere, emakume migratzailearen errealitateari arreta berezia eskaintzen ahalegindu ziren: “hegazkinez bidaiatzen ez duen eta paperik gabeko migrazioa da” esan du Bixi Bixiko ordezkariak. Hitzartzean zehar, eskerrak eman dizkie Pasaiako Udalari, urtero adierazi ohi duen konpromezuagatik; eta HIJOS erakundeari, kulturen elkarlanean eta trukean oinarritu diren jardunaldiok antolatzeko adierazitako prestutasun eta erraztasunengatik.

Arestian aipatu bezala, “Gora Herriak” dinamika datorren larunbatera arte luzatuko da. Hona hemen aurrerantzean garatuko duten programazioa:

 

  • Ekainak 8 (larunbata):
    • 19:30: Kantaldia eta ikuskizuna izango dira Juanba Berasategi aretoan.
  • Ekainak 10 (astelehena):
    • 19:00: Neoliberalismoa Argentina zigortzen titulupean, dokumentala eta mahai ingurua. Mate dastaketa ere izango da solasaldian zehar.
  • Ekainak 13 (osteguna):
    • 19:00: Maputxeen aurkako sarraskiak eta egungo egoera hitzaldia eskainiko du Asel Luzurraga idazleak.
  • Ekainak 15 (larunbata):
    • 11:30: Apar festa Meipin.
    • 13:00: Pasaia Txarangarekin poteoa eta dantza.
    • 14:15: Bazkaria: Parrillada argentinarra.
    • 15:00: Zurru Murru zirku eskola, haur eta gaztetxoentzat.
    • 17:00: Ekitaldi nagusia: bettsolariak payadores-ak, dantza argentinarrak eta bestelakoak.
    • 18:00: Kantaldi-dantzaldia Juan del Monte talde folkloriko argentinarrarekin.
    • 19:00: Elektrotxorongo elektrotxaranga.
    • 21:00: DJa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.