'Inside' filma emango du Ozzinemak asteartean

Niessen zinemetan izango da emanaldia eta sarrerak salgai dira jada, 4 euroan.

Inside filmaren emanaldia Ozzinemaren eskutik, asteartean.

Ozzinema zineklubak film emanaldia antolatu du asteartean. Oraingoan Inside filma aukeratuko du ikusleak pantaila handira erakartzeko. Izan ere, hori da zineklub horren helburua, zinema herritar ororen eskura jartzea, horretarako ohiko zirkuituetatik kanpo gelditu ohi diren filmekin gehien-gehienetan. Vasilis Katsoupis zuzendariaren filma iaz estreinatu zuten.

Nemo —Willem Dafoe— goi mailako arte lanen lapurra da. Lapurreta horietako bat egiteko unean, egoera zaildu eta  New Yorkeko luxuzko atiko batean harrapatuta geldituko da, ezin irten. Horren bueltan eraiki dute thriller psikologiko.

Sarrerak jada salgai daude, 4 euroan. Horiek eskuratzeko egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.