Auzoetako emakume elkarteen lan nekaezinari aitortza

Auzoetako emakume elkarteen programak 40 urte bete ditu aurten, eta urte horietan guztietan egindako lana omentzeko ekitaldia antolatu du udalak.

Auzoetako emakumeak Emakumeen Etxean

Emakumeak etxetik atera eta haien artean harremanetan jartzeko helburuarekin sortu zituzten emakume taldeak hainbat auzotan duela lau hamarkada. Ordutik, hasierako helburu haiek, eta beste hamaika ere bete dituzte, unean uneko beharrei eta egoerari erantzunda. Lau hamarkada luzeetan egindako lana aitortuko diete orain elkarte horiei eta bertan aritu diren eta egun ari diren auzoetako emakumeei.

Hilaren 15ean, larunbatarekin izango da hori 11:00etan hasita, Lekuona Fabrikan. Lehenik bertan elkartu eta argazkiak egingo dituzte. 12:00etan hasiko da ekitaldia, eta auzoetako emakume elkarteetako programaren ibilbidea jasotzen duen bideoa aurkeztearekin batera, aitortzarako tartea hartuko dute.

Bukatzeko, Oihulari Klown taldeko Virginia Imaz Quijerak, Clownclusioak jasoko ditu.

Omenaldira bertaratu nahi dutenek gonbidapena beharko dute, eta horiek lortzeko, berriz, bi bide izango dira hilaren 10eko —astelehena 12:00etatik aurrera: Lekuona Fabrikan bertan, edota online, horretarako egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.