Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Dantza asko, izerdia, sagardo ona eta musika bihar

Euskal Jaia izango da bihar herrian. Bertako ekitaldi nabarmenenak bi izango dira: Lezoko Dantzazaleen goiz eta arratsaldeko saioak, eta Tiñelu elkartearen Sagardo Festa.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/06/07

Euskal Jaia bihar, egun osoz, Lezon. Hainbat osagai izango ditu egunak, baina horietatik nabarmenenak bi dira: Lezoko Euskal Dantzazaleen ekitaldiak, eta arratsaldeko Sagardo Festa. Egun gozoa izango dute lezoarrek; ez bakarrik beraiek, baita inguruetako herrietatik gerturatzen diren bisitariek ere.

Hamabost urte bete dituzte aurten Lezoko Euskal Dantzazaleek. Hasi zirenetik, herrian ez da festarik euren partaidetza eta kolorerik gabe. Hala izango da bihar: II. Dantzari Festa egingo dute Euskal Jaiaren barruan. «Urte biribila da guretzat aurtengoa. Gainera dena oso ondo ateratzen ari zaigu. Bihar, dantza herri osora zabaldu nahi dugu, mutxikoen eta euskal dantza tradizionalen bidez», esan du Gurutze Alberdik, Lezoko Dantzazaleak taldeko kideak. Izan ere, goizean herriko lau plazatan saioak eskainiko dituzte lezoarrek, nahiz herrira etortzekoak diren dozenaka eta dozenaka dantzariek. «Saiatu gara Euskal Herriko txoko ezberdinetatik erakartzen dantzariak. Ipar Euskal Herrikoak, Nafarroakoak eta inguruko herrietakoak izango dira gurean», zehaztu du Alberdik. Iritsiko direnen artean, Baztandik (Nafarroa) datorren Bertzez Hainbertzez taldekoak nabarmendu ditu lezoarrak, Mutil dantza egin, eta emakume zein gizonei irakatsiko dietelako.

Dantzariak, taldeka banatuta izango dira plazetan, eta eguerdi partean bilduko dira Gurutze Santuaren plazara. Ondoren festa giroan Lezo Herri Eskolako jolastoki estalian bazkalduko dute, eta arratsaldean Sagardo Festara batuko dira: mahai gaineko dantza saioa egingo dute dastaketa hasteko, tragoxka eta tragoxka artean Mutil dantza zabalduko dute, eta sagarraren zukuaren festa bukatzeko, Larrain dantza-ri ekingo diote.

Sagardo Festa
Euskal Jaiaren beste osagarri handia, Tiñelu elkartearen Sagardo Festa izanen da. 18:00etatik aurrera, herriko baserrietako ekoizpena dastatzeko aukera izango dute Gurutze Santuaren plazan bilduko direnek. Tiñeluko kideek jakinarazi dute hamabi sagardo ezberdin dastatu ahal izango direla

EUSKAL JAIA. EGITARAUA.

GOIZA

• 09:30. Diana Munttar Lezoko Txistu Taldearekin.

• 11:00. Euskal Dantzazaleen erromeria Goiko Plazan, Gurutze Santuaren plazan, Karlos Saldise plazan, eta Lopene plazan,

• 12:00. Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan. Aizkolariak: Maika Arostegi eta Irati Astondoa. Harri jasotzaileak: Mikel Urra eta Jokin Eizmendi.

• 13:30. Dantza taldeen topaketa Gurutze Santuaren plazan.

• 14:30. Herri bazkaria Lezo Herri Eskolako jolastoki estalian.

ARRATSALDEA

• 18:00. Sagardo Festa eta Larrain dantza (19:30) Gurutze Santuaren plazan.

• 20:00. Ixtaklok elektrotxarangaren kalejira.

• 23:00. Kontzertua Gurutze Santuaren plazan: Edu Zardoya, Sala eta Garazi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.