Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKirola

Euskara futbolean: indarguneak, kezkak, eta kontzientzia

Euskarak futbolean duen tokiari buruzko gogoeta sakona egin zuten Allerruko, Touringeko eta Realeko ordezkariek Gezalan asteazkenean.

Arritxu Iribar aurkezlea, Maialen Pikabea, Mikel Azkune, eta Mikel Labaka, asteazkeneko hitzaldian.Lezoko Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/06/07

Lezo Euskaragarri prozesuaren barruan, kirolean, eta zehazki futbolean euskarak bizi duen egoerari buruzko gogoeta egin zuten Gezala Auditoriumean asteazkenean. Horri eutsi zioten Maialen Pikabea Allerru Kirol Elkarteko ordezkariak, Mikel Azkune Touring Kirol Elkartekoak, eta Mikel Labaka Realeko gizonen talde nagusiaren bigarren entrenatzaileak. Bizi dutenetik hitz egin zuten, eta desio dutenaz gogoeta egin zuten. Indarguneak aipatu zituzten, kezkak plazaratu, eta kontzientzia ariketa egiteko eskatu zieten futbolean era batera edo bestera dabiltzanei. 50 ikus-entzulek jaso zuten zuzenean Arritxu Iribar kazetariak gidatutako saioan esandakoak. Mikel Arruti alkateak egin zituen solasaldiaren atarikoak, azalduz Lezo Euskaragarri prozesua Lezoko Euskararen Plan Estrategikoa gauzatzeko bidea dela, eta hala, euskararen erabilerarako espazioak sortu nahi dituela udalak. Asteazkenekoa horren adibide.

Pikabeak Allerruk indargune garrantzitsuak dituela aipatu zuen: eskolaren jardueraren %95 euskaraz da, entrenatzaileen artean euskara da nagusi, eta barne nahiz kanpo komunikazio den-denak euskaraz dira. Azkunek, bere aldetik, nabarmendu zuen Touringera zuzendaritza berria iritsi zenetik (duela sei urte) aurrera urrats nabarmenak egin dituztela euskararen erabileraren alorrean, eta Labakak adierazi zuen Realak euskararen aldeko jarrera duela, eta horri lotutako “aurrerapausoak” ematen ari direla Donostiako klubean. Azkunek, Gipuzkoako Futbol Federazioko kide den heinean, azaldu zuen entrenatzaile berriei bideratutako euskarazko ikastaroan 200 kide izan zirela; alta, tokian tokiko klubetan, batez ere arlo federatuan, badela zer hobetu baieztatu zuten Gezalan bildutakoek.

Kezka futbol federatuan. Hori berretsi zuen Pikabeak. Allerrun maila horietan ahalegin handiagoa egin behar dela azaldu zuen lezoarrak. Azkuneren esanetan, kluben barruan euskara planak bai, baina horiek egikaritzeko zailtasunak daude, klubek ez dutelako laguntza nahikorik, “ez dago profesional nahikorik. Nahia badago, baina denbora eta baliabideak gutxi”. Labakaren ikuspegia Euskal Herritik haragokoa izan zen, Realaren gizonen talde nagusia Espainiako Estatuko Ligan dagoelako, eta hori kontuan hartzen dutelako klubaren arduradunek: “Zentzu horretan, mugak ikusten ditut euskararen ikusgarritasunerako eta hedapenerako”. Adibide bat jarri zuen azpeitiarrak: jokalarien nahiz agintarien prentsaurreko garrantzitsuetan, gaztelania da nagusi: “Foku denak gainean daudenean ere egin behar da eskaraz”. Hiru hizlariak bat etorri ziren futbol jokalari profesionalak erreferentzia direla gazteentzat eta oro har jendartearentzat, eta jokalari euskaldunek euskaraz hitz egitea eredu izan daitekeela.

Kontzientzia
Euskararen aldeko kontzientzia piztu behar da. Bai futbol jardueretan bai eta egunerokoan. Kontzientzia hori, sentsibilizaziotik iritsi behar dela baietsi zuten asteazkenean hiru hizlariek. Horretan, erakunde publikoen laguntza beharrezkoa dela aipatu zuen Allerruko Pikabeak, baina norbanakoen jarrera ere giltzarri izan daitekeela aipatu zuen. Harago jo zuen Labakak, Realean bizi duen errealitatea oinarri: “Kanpotik datozenei esan behar diegu euskaldunak garelako hitz egiten dugula euskaraz, ez informazioa-edo ezkutatzeko. Pilota pasa behar diegu euskara ez ikastea erabaki dutenei. Nekagarria da beti azalpenak ematen izatea. Besteei ez zaie galdetzen hori”.

Aurrera begira eragiten jarraitu nahi dute. Euskarak kirolean eta futbolean tokia duelako. Pikabea: “Egiten dugun guztiak balio du euskara bizirik mantentzeko. Zain dezagun maite duguna”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.