Transexualitatearen inguruan hausnartzeko hitzordua, astelehenean
Naizen elkarteak "Eman Begi" saioa antolatu du. Hizlaria Begoña Sever izango da, eta hitzordua 17:30ean finkatu dute, Xenpelar Aretoan.
Ekainaren 10ean, datorren astelehenean, Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak transtexualitateaz hitz egiteko topaketa antolatu du. Hala, arratsaldeko 17:30ean “Eman Begi” saioa eskainiko dute Xenpelar Aretoan. Hizlaria Beatriz Sever izango da, Zer da transexualitatea eta zer ez da? galderaren inguruan hausnartu asmoz. Gainera, hainbat familien testigantzak ere jasoko dira saioan zehar.
“Hitzetatik Ekintzetara” egitasmoaren baitako ekimena da honakoa, eta Kutxa Fundazioak nahiz Arantzazulabek sustatu dute. Ekimen honek Agenda 2030aren helburu jasangarrietara hurbildu nahi du gizartea.
Naizen elkartak beste hainbat hitzordu lotu ditu eskualdetik kanpo. Hala nola, Ordizian (Gipuzkoa) ariko dira hilaren 17an, astelehena.