Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

500 botoren aldearekin, EH Bildu nagusi Pasaian

2.010 botorekin, Orain Errepublikak zerrenda izan zen atzoko garailea Pasaian. Bigarren PSOE izan zen eta hirugarren CEUS.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/10

2019ko hauteskundeetan bezalaxe, atzo ere EH Bildu izan zen garaile Pasaian. Orduko emaitzak errepikatzeko gai izan ez bada ere, koalizio subiranista erraz gailendu da. 2.010 boto eskuratu zituen atzoko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Orain Errepublika zerrendak (zerrendako partaide da EH Bildu). Boto guztien %36,31 lortu zituen taldeak. Bigarren talde bozkatuena PSOE izan zen atzo (1.508, %27,24 ) eta hirugarren jeltzaleak ordezkatzen zituen CEUS zerrenda izan zen (874, %15,79).

Abstentzioa handia izan zen atzo, %54,84koa zehazki. Botoa ematera deituta zeuden 12.316 pasaitarretatik 6.755ek abstentziora jo zuten. 2019arekin alderatuta, %14 igo da abstentzioa, 2019an %40,21ekoa izan baitzen. Talde guztiek sumatu dute beherakada hori, baina EAJk eta Podemosek bereziki. Jeltzaleek 900dik gora boto galdu dituzte 2019koekin alderatuta, eta Podemosek, Sumar-en botoak gehituta ere, 700dik gora boto gutxiago jaso dituzte.

Hauek dira emaitzak (parentesi artean 2019koak ikus daitezke):

  • EH Bildu (Orain Errepublikak): 2.010 boto, %36,31 (2.211, %29,99).
  • PSOE: 1.508 boto, %27,24 (1.593, %21,61).
  • CEUS: 874 boto, %15,79 (1.788, %24,25).
  • PP: 353 boto, %6,37 (265, %3,59).
  • Sumar: 197 boto, %3,55 (2019eko hauteskundeetan ez zen izan).
  • Podemos: 189 boto, %3,41 (1.100, %14,92).
  • Vox: 120 boto, %2,16 (50, %0,68).

Lotura honetan Pasaiako emaitzak kontsulta daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.