Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pasaiara iristen diren adingabeen "inklusioa hobetzeko" bi proposamen egin ditu EAJk

Igeri egiten ikasteko programa pilotu bat martxan jartzeko eta Donostiako 'Amas contra el racismo' taldearekin "sinergiak sortzeko" eskatu dute jeltzaleek.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/10

Pasaiako EAJ udal taldeak bi proposamen egin berri dizkio udal gobernuari, “gure erkidegoan hainbat tokitako haurrak integratzea bultzatzeko” asmoz. Udalerria “betidanik harrera herria” izan dela nabarmendu dute jeltzaleek hedabideei bidalitako ohar batean: “jatorri ezberdinetako pertsonek komunitate bat eratu dute, eta komunitate horren idiosinkrasia irekia gure udalerriko aberastasun handienetako bat da”, esan du Loreto Osa bozeramaileak. Hala izaten jarrai dezan, EAJk beharrezkotzat jo du “Pasaiara beste eskualde edo herrialde batzuetatik iristen jarraitzen duten pertsonen inklusioa bultatzea”. Helburu horrekin aurkeztu ditu aipatutako bi proposamenak.

Lehenengo proposamena San Pedroko anbulatorioko pediatria zerbitzuak hautemandako “behar” batetik sortu dela azaldu du taldeak, “Pasaiara igeri egiten jakin gabe iristen diren eta duten adinak ikastetxeek egiten dituzten ikastaroetara sartzea eragozten dien haur asko daudelako” haien ustez. Bada, jeltzaleek haur horiei igeri egiten irakasteko programa pilotu bat martxan jartzeko proposatu du. “Egoera horrek adingabeei jarduera fisiko osasungarria egiteko aukerak murrizteaz gain, eragin zuzena du haurrak herrian integratzeko orduan”, erantsi du Osak, “hori konpontzeko” egin dute proposamena. Bozeramailearen arabera, “urez inguratuta bizi gara, eta udan, plan askok bainuak edo itsasoko jarduerak barne hartzen dituzte. Igeriketari buruzko gutxieneko noziorik izan gabe, segurtasunagatik, ezin duzu plan horietan parte hartu, eta parte hartze faltak isolamendura eta bazterketara daramatza pertsonak”, esan du. Trintxerpen eta San Pedron egoera horretan “hainbat adingabe” daudela aipatu du Osak eta adinagatik ezin dutela ikastetxeetan aldundiaren lankidetzari esker antolatzen diren igeriketa ikastaroetan parte hartu. Programa pilotu bat martxan jartzeko eskatu dute, “adingabe horiei oinarrizko igeriketa ikastaro bat eskaintzeko”. Behar hori gainerako barrutietan beharko balitz, azterketa sakonago bat ere egiteko proposatu dute, “ikastaroak barruti guztietan eskaintzeko”.

Bigarren proposamenak, Osaren arabera, “duela 10 urte baino gehiago udalerrian dagoen harrera programa osatuko” luke, eta “txikienei aniztasuna ulertzen eta onartzen lagunduko” liekeela aipatu du. Donostiako Amara Berri ikastetxeko Amas contra el racismo izeneko taldearekin “sinergiak” sortu nahi dituzte jeltzaleek, proiektu hori “sakonago ezagutzeko eta elkarrekin lan egiteko”. Osak taldearen nondik norakoak azaldu ditu: “Talde horrek hainbat proiektu sortu ditu ikastetxearen eskutik, txikienen artean aniztasuna lantzeko. Proiektu horiek txotxongiloak, haurrentzako ipuin bat edo aniztasuna islatzen duen eta aniztasuna eta harrera ona egiteko beharra ulertzen laguntzen duen ipuin erraldoi bat dira. Proiektu ona iruditzen zaigu, komunitatearen alde lan egin nahi duen eta Pasaian funtziona lezakeen ama talde bat buru duena”.

Azkenik, Osak gaineratu du oposizio gisa egiten duten lanak “eraikitzailea eta proposatzailea” izan behar duela, “herritarrentzat eta herriarentzat onuragarriak izan daitezkeen ekimenak planteatuz, udal gobernuaren kontrol lana alde batera utzi gabe”. Udal gobernuak aipatutako bi proposamen horiek “aintzat” hartzea espero dute jeltzaleek: “izan ere, aurrekontu handirik eskatzen ez duten arren, gure udalerriko neska-mutilen bizitza nabarmen hobetu dezakete”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.