Sanferminetako txosnako txandak antolatzen hasi da Antxoko Topagunea
Txosnan nor eta noiz ariko diren antolatzen hasi dira. Txandak egiteko jendea behar dute.
Antxoko Topagunea datorren hileko sanferminei begira jarri da dagoeneko, eta jakinarazi du aurtengo jaietako txandak betetzen hasteko ordua iritsi dela. Hala, bakarrik edota taldeka izena eman daiteke jada txosnako turnoak egiteko. “Denok gara Antxoko Topagunea eta denon laguntza da beharrezkoa. Auzolana da bidea!”, esan dute sare sozialen bidez.
Lotura honetara jo beharko dute txandaren bat egin nahi dutenek. Txandak begiratu eta gustukoena aukeratu beharko dute antxotarrek.