Errenteria Atletismo Taldeko Emakume Masterrak, Lehen Mailan ariko dira
Asteburuan Eivissan (Herrialde Katalanak) Jokatutako Espainiako Master Kluben txapelketan bigarren sailkatu ziren errenteriarrak.
Kategorian gora egin dute CAR Errenteria atletismo Taldeko Master Emakumeek, eta horrenbestez, datorren denboraldian lehen mailan ariko dira. Eivissan (Herrialde Katalanak) jokatu zen larunbatean aire libreko Master Kluben txapelketa, eta bigarren sailkatu ziren errenteriarrak.
Hamabost kirolarik hartu zuten parte txapelketa horretan: Esther Estefania, Gemma Garmendia, Elene Hernandez, Belen Salvador, Monica Del Rincon, Maika Moreda, Loreto Lopez de Murillas, Ade Rubio, Ines Perez, Ana Isabel Pineda, Cristina Chueca, Dana Romero, Patricia lorente, Cristina Quito eta Paula Alejo.
Asteburuan bertan, Gipuzkoako banakako eta klubetako txapelketa absolutua jokatu zuten. Azken horretan hirugarren sailkatu ziren CARekoak, bai emakumetan zein gizonetan.
Bitan lortutako emaitzak, nabarmentzekoak dira, atletismo taldea sendotzen eta handitzen doanaren erakusle direlako.