2024/6/12

Errenteria Atletismo Taldeko Emakume Masterrak, Lehen Mailan ariko dira

Asteburuan Eivissan (Herrialde Katalanak) Jokatutako Espainiako Master Kluben txapelketan bigarren sailkatu ziren errenteriarrak.

Pasaiako gaztetxoek ardura eskatu diete zakurren jabeei

'Zure txakurra, zure ardura' izeneko kanpaina abiatu dute lau barrutietako gaztetxoek udalarekin elkarlanean. Bi ekintza egin zituzten atzo.

errezitaldia

Poesia errezitaldia gazteen eskutik, hilaren 20an

Haur eta gazteen irakurketa taldeek zein herriko poetek parte hartuko dute ikasturte bukaerako poesia emanaldian. Iturriozko dorretxean izango da.

Europa iparraldeko eta Euskal Herriko mitologia eskutik, Urtzi Leoneten bigarrenean

'Harrizko Errementariak' liburua aurkeztu du Urtzi Leonet idazle eta irakasleak Lekuona Fabrikan. 'Itzalen Dama eta Patxi Bakallu' bildumako bigarrena da.

En man som heter Ove

Ove izeneko gizon bat, Landetxen

'Un hombre llamado Ove' filma eskainiko dute bihar arratsaldean, Zaintzadik antolatuta. 2016ko Oscar Sarietan bi izendapen jaso zituen.

Odola. Odol erauzketak.

Odola ematera deitu dituzte antxotarrak

Datorren asteazkenean (hilak 19) odola emateko aukera izango da Antxoko anbulatorioan, arratsaldez.

ABB Niessengo langileen %90 ari da lanuztea egiten

Bigarren mobilizazio eguna dute, lan hitzarmenaren alde, eta kalera atera dira. Langile ia guztiek bat egin dute deialdiarekin.

mineralen bila

Mineralen bila abiatuko dira hilaren 23an, igandearen partez

Aurreko igandean egitekoak ziren jarduera, Arditurri inguruan, baina eguraldiagatik atzeratu egin behar izan zuten.

'Fabrika Poetikoa', olerkigintzatik tiraka

Errenteriako Udalak antolatutako lehen poesia lehiaketaren sariak banatuko dituzte, eta 'Lekuona Fabrika Poesia Antologia' liburua aurkeztu.

ergoien 2024 xorrola

Ergoienera joan-etorriak Xorrolan, larunbat gauean

Elizaldetik aterako da autobusa gauerdian, eta ondoren auzotik bost aldiz aterako da autobus berdea, herriko auzoetara.

Natur poteoa antolatu dute iganderako

Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak antolatu du jarduera. Izena eman behar da aurretik, parte hartzeko.

Alabergako danborradan parte hartzeko izena eman daiteke

Helduen eta haurren danborradetan izena emateko epea zabaldu du Alabergako auzo elkarteak.

Gehiago