Alabergako danborradan parte hartzeko izena eman daiteke

Helduen eta haurren danborradetan izena emateko epea zabaldu du Alabergako auzo elkarteak.

Alabergako danborradaren artxiboko irudi bat.

Madalenetako danborradaren harira antolatzen duten Alabergako danborradan parte hartzeko izen ematea zabaldu zuela jakinarazi  dute. Haur eta helduen danborradana eman ahalko da izena, eta interesdunek,  Alabergako auzo elkartearen lokalera joan beharko dute.

Helduen danborradan parte hartzeko, hilaren 17an —astelehena— bilera eta gero, eta hilaren 18 eta 19an eman ahalko dute izena, 19:00etatik 20:00etara.

Haurren danborradan parte hartu nahi dutenek, berriz, hilaren 18an—asteartea— eta 20an —osteguna— egin beharko dute izen ematea, 19:00etatik 20:00etara.

Helduen danborradarako ez du onartuko auzo elkarteak zehaztutako egunetatik kanpo izen ematerik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.