Odola ematera deitu dituzte antxotarrak

Datorren asteazkenean (hilak 19) odola emateko aukera izango da Antxoko anbulatorioan, arratsaldez.

Odola. Odol erauzketak. Merkatuzarren egiten dira odol erauzketak, aldez aurretik hitzordua hartuta.

Datorren asteazkenean (hilak 19) odola emateko aukera izango da Antxoko anbulatorioan. 16:30etik 20:15ak arte izango da erauzketa saioa. Pasai Antxoko Odol Emaileak taldetik gogorarazi dute, COVID 19arekin zerikusirik duen sintomarik izanez gero, ez bertaratzeko. Jendea ez pilatzeko asmoz, ordua emango diete herritarrei. 

Maiatzeko saioari erreparatuta, 31 poltsa jaso zituzten Antxon. Emaile berriak behar dituztela adierazi dute taldekoek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.