'Fabrika Poetikoa', olerkigintzatik tiraka
Errenteriako Udalak antolatutako lehen poesia lehiaketaren sariak banatuko dituzte, eta 'Lekuona Fabrika Poesia Antologia' liburua aurkeztu.
Errenteriako Udalak antolatutako Poesia Lehiaketaren lehen ekitaldiko sariak banatuko dituzte hilaren 19an, asteazkena, 18:00etatik aurrera, Lekuona Fabrikan. Egun horretan bertan, lekuona Fabrika Poesia Antologia liburua aurkeztuko dute. Biak ala biak, Fabrika Poetikoa jardunaldiaren barruan egingo dituzte.
Aurkeztuko duten liburuaren edukiari dagokionean, ikasturte osoan zehar Sihara Nuño poetak gidatu duen poesia tailerreko lanekin osatuta dago. Bertara bildu dituzte ere, poesia lehiaketa irabazi dituzten lanak. Iñigo Legorburu Arregi izan zen irabazlea euskara sailean, eta Pablo Llanos Urraca, gaztelaniazkoan. Legorburuk, Iraganeko bide hutsak lanarekin irabazi zuen. Llanosek berriz, ¿Sueñan los poetas con endecasilabos electricos? lanarekin.
Bigarren lan onena, euskaraz, Erika Alonso Edesoren Maitalea lana izan zen; gaztelaniaz, Xoan Alonsoren Gazarentzat izan zen bigarren saria. Aipamen bereziak euskarazkoan Haizea Muñoa Urdanpilletaren Hariak lanarentzat, eta gaztelaniaz Lander Berges Sanchezen La escala de grises lanarentzat.
Ekitaldian parte hartzea doakoa da, eta ez da gonbidapenik beharko.