Urmendiko irakasleen lan-poltsaren zerrenda jakinarazi dute
Hautagaiek egindako erreklamazioak aztertu ondoren, lan poltsa osatzeko behin-betiko zerrenda onartu dute. Udalaren webgunean dago.
Pasa den otsailean, irakasleen ordezkapenetarako lan-poltsa osatzeko deialdia ireki zuen Urmendi Udal Ikastola Partzuergoak. Oposizioa egin zuten, ordezkapenak egingo dituztenen hurrenkera zehazteko.
Hautagaiek egindako erreklamazioak aztertu ondoren, lan poltsa osatzeko behin-betiko zerrenda onartu dute, eta Oiartzungo Udalaren webgunearen bitartez jakinarazi dute.