Euskara eta aisia lotzeko eztabaida foroa egingo dute aurki
"Zer egin kirolean, kulturan, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko?" galderaren inguruan ariko dira lezoarrak. Ekainaren 19an elkartuko dira, 18:30ean.
Datorren ekainaren 19an, asteazkena, ekimen berri bat antolatuko du udalak, Lezo Euskaragarri zikloaren baitan. Eztabaida forora gonbidatuko ditu herritarrak, hala. Aldi honetan, lezoarrak galdera baten inguruan ariko dira “Zer egin kirolean, kulturan, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko?”. Udalak zehaztuta, legegintzaldiko erronka nagusienetako bat “euskararen kale erabileraren datuak hobetzea” da.
Hori horrela, udal ordezkariek dei egin diete herritarrei eztabaida foroan parte hartzera. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean finkatu dute, Kultur Aretoan.