Vicente Vadillo Santamaria 'Francis' gogoan izan dute gaur eskaini dioten omenaldiarekin. Ortzadar bandera herri sarrerako mastan igo, eta omenaldia egin diote Iztieta auzoan hura gogoratzeko dagoen oroigarri ondoan.
XXIX. Sagardo Jaiak Gure Zumardia hartuko du hurrengo larunbatean. Orotara 10 sagardogileren uzta dastatzeko aukera izango da.
75 kandela itzali berri ditu Yola Kirol eta Kultur Elkarteak, ospakizun bete-betean ari dira elkarteko bazkideak. Datozen asteetan biribilduko dute ospakizun sorta.
EH Bilduk eta Podemos-Aliantza Berdeak osatutako udal gobernuaren lehen urtearen gaineko balorazioa egin du taldeak. "Errektifikatzeko garaiz" daudela diote.
4.500.000 euro inbertitu dituzte "eraberritze integralak" egiteko. 7.000 lagunek egiten dute lan herriko industriaguneetan.
Mari Carmen lore dendak 50 urte beteko ditu bihar zabalik. Jose Luis Buenetxeak eta Mari Carmen Abetek zabaldu zuten denda; haien alaba Karmele Buenetxeak kudeatzen du egun.
Kanpaina bat abiarazi du Oiartzungo Udalak, auzoetako jai batzordeen konplizitatearekin. Helburua festan parte hartzen dutenek hondakinak egoki biltzea da.
Etxeak erreserbatzeko dirua eskatu eta desagertu egiten zen alokairu faltsuen proposatzailea, eta guztira 4.000 euro irabazi ditu horrela. Asteartean atxilotu zuen egilea Ertzaintzak.
Xanistebanetako egunerako prestaketak finduko dituzte arratsaldean, eta ordurako ardurak banatuko. Elizaldeko frontoian geratu dira.
Madalenetan omenduko duten DYA elkartearen ordezkariei harrera egin diete gaur eguerdian Errenteriako Udalean alkateak eta udalbatza osatzen duten alderdietako ordezkariek.
Sozialisten esanetan, EH Bilduk ez du "kudeaketarako gaitasunik", ezta "lidergorik" ere.
Datorren asteazkenean, hilak 19, izango da azkeneko hitzordua. 'Haragizko mamuak' izango dute hizpide, idazlea bertan izango dela.
"Zer egin kirolean, kulturan, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko?" galderaren inguruan ariko dira lezoarrak. Ekainaren 19an elkartuko dira, 18:30ean.