Irakurketa Taldeak Karmele Mitxelenarekin bukatuko du ikasturtea

Datorren asteazkenean, hilak 19, izango da azkeneko hitzordua. 'Haragizko mamuak' izango dute hizpide, idazlea bertan izango dela.

karmele mitxelena Karmele Mitxelenarekin bere 'Haragizko mamuak' liburuaz hitz egiteko aukera izango dute.

Astearteetan bildu ohi dira, baina Oiartzungo Irakurketa Taldeak eguna aldatuko du ikasturtea bukatzeko. Datorren asteazkenean, hilak 19, urtea bukatuko dute literaturazaleek, eta azkeneko saioetan egin ohi duten bezala, bertako idazle bat gonbidatuko dute.

Karmele Mitxelena oiartzuarra izango da aurtengo gonbidatua. Haragizko mamuak eleberria izango da hizpide izango dutena. Liburutegian jarri dute zita, 20:00etan, eta ondoren, Karrikako Artaso elkartera joango dira elkarrekin afaltzera, 2024/25 denboraldia aho-zapore gozoarekin bukatzeko.

Haragizko mamuak

Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea… Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.