Gazte Eguneko bilera egingo dute gaur

Xanistebanetako egunerako prestaketak finduko dituzte arratsaldean, eta ordurako ardurak banatuko. Elizaldeko frontoian geratu dira.

xanistebanetako gazte eguna Egunerako ardurak banatzeaz arituko dira arratsaldeko bileran.

Xanistebanetako Gazte Eguna prestatzeko bilera egingo dute gaur arratsaldean, Elizalde ikastetxeko pilotalekuan. 18:30ean jarri dute zita.

Abuztuaren 5eko ekitaldiko prestaketa lanak finduko dituzte bertan. Horrez gain, ardurak banatuko dituzte bertara joateko asmoa duten kuadrillen artean.

800 lagun inguruk eman dute izena Gazte Eguneko bazkarian parte hartzeko. Gaur ordaindu beharko da esku diruz egiteko aukera egin dutenek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.