Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Hamaika kolore eta usainen erakusleihoak, mende erdi

Mari Carmen lore dendak 50 urte beteko ditu bihar zabalik. Jose Luis Buenetxeak eta Mari Carmen Abetek zabaldu zuten denda; haien alaba Karmele Buenetxeak kudeatzen du egun.

Karmele Buenetxea eta Antoni Tamarit, mari Carmen lore denda barruan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/06/14

Kolore bizi eta usain festa ekarri zuten Iztietara. Lehenak izan ziren Jose Luis Buenetxea eta Mari Carmen Abete lore denda zabaltzen Errenteria-Oreretan. 1974. urtean izan zen. Ez zuten erraza izango bidea, ezta unean uneko aldaketetara moldatzea ere. Kontuak kontu, mende erdia beteko du bihar Mari Carmen lore dendak ateak zabaldu zituenetik. Buenetxeak eta Abetek aspaldi hartu zuten erretiroa. Orain, mostradorearen atzean Karmele Buenetxea alabak eta haren senar Antoni Tamaritek egiten diete harrera bezeroei.

Atzera begira jarri da Karmele Buenetxea: «Haurra nintzenean, ikasle oraindik, dendara etortzen nintzen eta lur zakuak saltzen aritzen nintzen, ez nekien beste ezertan dendan». Gurasoek denda zabaldu zutenean ez zegoela «inolako lore kulturarik» dio, jendea merkatura joan eta bertan erosten zituela landare eta loreak: «Gurasoek ez zuten loregintzaren gaineko ikasketarik. Nik egin ditut, eta hasiera hartako erakusleihoek zer ikusi gutxi dute gaur egungoekin».

Pasioa du Buenetxeak. «Lore sortak, erakusleihoak eta ezkontzak egitea da gehien gustatzen zaidana. Landatzea, berriz, ez dut oso gustuko. Oso garrantzitsua da bezeroei zer gustatzen zaien jakitea, badakizu erostera etortzen denean zerekin aterako den pozik, zein lore, kolore eta konposizio gustatuko zaizkion bakoitzari. Lore sorta eman eta aurpegia ikusten duzunean, asegarria da erabat».

Lan handia atzean

Lore dendara sartu eta ikusten dena baino askoz ere gehiago dela esan dute Buenetxeak eta Tamaritek, emaitza dotore-koloretsu bakoitzaren atzean orduetako lana dagoela, alegia. «Loreak prestatu gabe datoz, eta tailerrean sartu eta denak garbitu eta txukun-txukun jartzen ditugu». Jatetxera joatearekin alderatu du hori Tamaritek: «Aurrean jartzen diguten platerera iritsi aurretik lan ikaragarria dago. Arraina aukeratu, garbitu, zatitu, kozinatu… Hemen berdin, ordutako lana dago atzean. Ez da erraza».

Tokiko komertzio txikiek herri paisaian eta auzoaren egunerokoan duten garrantzia nabarmen jarri dute biek: «Bizia ematen diozu auzoari. Jendeak etortzen denean esaten digu ‘zein erakusleiho polita duzuen, nola animatzen duzuen auzoa’». Zalantzarik ez dute hala denik, zalantzarik ez duten bezala erakusleihoa dela saltzailerik onena, «jendea erakarriko du edo ez jartzen duzun horrek. Bertan jartzen duzunak, gainera, zarena islatzen du». Ongi dakite zertaz ari diren, hiru erakusleiho sariketa irabazi dituzte.

Gustuko dute egiten dutena, eta nabari zaie. Hori ziurrenik beste gauza askoren artean, 50 urtez ateak zabalik izateko gakoetako bat izango da. Penaz dio ez direla garairik onenak, jendeari kosta egiten zaiola erostea, gehiago erreparatzen diola prezioari, «are gehiago pandemia izan denetik» erantsi du Tamaritek. Gehien saltzen dutena, mota askotako lore sortak: «Loreen artean, berriz, arrosak klasikoa dira, eta beti izango dira. Horiek dira jendeak gehien eskatzen dituenak».

Harrotasuna

Gurasoen eskutatik jaso zuen Buenetxeak denda, belaunalditik belaunaldira, eta hasieran beldur izan baziren ere, saltokiaren martxarekin eta alabaren lanarekin harro direla gurasoak dio, asebete. Erretiroa hartzen dutenean dendaren ibilbidea familia barruan, bederen, bukatuko den susmoa du. «Alaba dugu, Irati. Lore arte ikasketak egin ditu, eta irakasle dabil. Hura ez da dendara etorriko, batetik bestera dabil eskolak eta tailerrak ematen». Leiho eta balkoiak alaitzeko landare edo lorea gomendatzeko eskatuta, ez du zalantzarik egin Buenetxeak: «Surfiniak ikusgarriak dira, kolore bizikoak, dilindariak eta oso hostotsuak. Hegoalderako dira egokiak». Gustuko landarea aukeratzeko eskatuta, horiaren alde egin dute biek. Mimosa aukeratu du Buenetxeak; ekilorea Tamaritet. ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.