Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

"Komunitate txikia irekitzen ari garela" ospatu dute

Maiatzaren 30ean abiatu zuten sanjuandarrek Gora Herria jaialdia. Azken eguna da gaurkoa eta jaialdia borobiltzeko egun osoko festa antolatu dute. Haren baitakoa izan da eguerdiko bazkaria: parrilla argentinarra.

Ane Mendizabal Sarriegi
Pasaia
2024/06/15

Maiatzaren 30ean abiatu zuten sanjuandarrek Gora Herria jaialdia, eta bi astez Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko sareak ehundu dituzte. Egun hauetan guztietan zehar gogoetarako, hausnarketarako eta ondo pasatzeko aukera izan dute, eta gaurkoan guzti horri borobilduko duen egun osoko festa antolatu dute.

Goizean goiz gaztetxoek apar festa egin dute. Ondoren, gazte zein helduek potetxo bat hartu eta dantzan egitera irten dira, eta arratsalderako indarrak hartzeko, Meipiko plazan parrillada argentinarraz gozatu dute. Bazkaltzen hasi aurretik, ordea, Bixi Bixi elkarteko ordezkaria oholtza gainera igo da hitz batzuk esatera.

Argentinarekin lotura berezia duten pertsona asko eta asko gerturatu dira bazkaltzera eta elkartearentzat haien presentzia izatea plazer bat dela adierazi du: “Guretzat plazer bat da gaur hemen jai txiki hau eskaini ahal izatea eta gure kontraesan eta muga guztiekin etorkizun partekatua izango duen komunitate ireki bat eraikitzen ari garela ospatzea”. Aurtengo edizio honetan euskaldunei migratzaile izatea tokatu zitzaien garaiekin konektatzeaz gain, Argentinako herriaren eta bertako jendearen egoera, desirak eta borrokak ezagutu ahal izan dituzte.

Bazkaltzen hasi aurretik, eskerrak eman dizkie “gure lagun argentinar euskaldun guzti guztiei”, baita hitzaldietan, kantaldietan eta antolaketan ibili diren guztiei ere. Segidan bidelagun izan dituzten pertsonak banan banan izendatu ditu: “Hona hemen gure ekipoa, goi mailako jokalariak. Maradonaren kastakoak: Julieta eta Roberto; Argentinatik bertatik Damian, Andoni, Txemis, Joana, La Patxi, Marcial, Ignacio, Hernaniko taldea; bertatik bertara Nati, Betania, Javier; Bartzelonatik Martin, bere testigantzan aurkitu dugun memoriaren indarra; gaurko bazkarian parrillan gidari Marcos, San Lorenzotik egindako fitxaje aparta, Berrian lan egin eta euskaraz bizi dena; eta gure fitxaje fitxajeena Rakel, hitzaldi guztietan kultur aterpea goxoago egin diguna bere pasta argentinarrekin eta enpanadekin; eta etxekoei ere muxu handi bana”. Hitz goxo horien ondoren bazkaltzeari ekin diote.

Arratsaldean festak aurrera egingo du. 17:00etatik aurrera amaiera ekitaldia, eta kantaldi-dantzaldia prestatu dituzte, eta iluntzeko 19:00etatik aurrera Elektrotxorongo Elektrotxaranga eta DJ-arekin amaituko dute jaialdia.

Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.
Gora Herriak 2024: bazkaria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.