Pasai Donibaneko baserri zaharren 50. martxa egin dute
Orotara 28 bikotek hartu zuten parte martxetan. Olatz Arocena gailendu zen ibilbide luzean; motzean, aldiz, Nora Aginaga eta Garoa Puy.
Paisaiaz gozatzeko eguraldi ona lagun zutela, 50. Pasai Donibaneko baserri zaharren martxa neurtua egin zuten larunbatean.
Bi martxa egin zituzten; bata luzea, eta motza bestea. Lehenengo ibilbideak 23km zituen, eta orotara 12 bikotek hartu zuten parte. Ibilbide horretan Olatz Arocena izan zen irabazlea. Itsas Mendi Mendia elkartearen arabera baserri zaharreko zigilu guztiak lortu zituen Arocenak, eta martxako erregularrena ere bera izan zen. Aldiz, martxa motzean 16 bikotek hartu zuten parte, eta irabazleak Nora Aginaga eta Garoa Puy izan ziren.
Ibilbideak amaitu ondoren, pintxoak eta hamaiketakoa jan zituzten Santiago plazan.