Asteburu oparoa EPLEko pilotarientzat
Hainbat txapel ekarri dituzte etxera kategoria ezberdinetako EPLEko esku-pilotako kirolariek. Pilota Eskolaren denboraldiari ekitaldiarekin jarri diote bukaera.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/06/dsc01722.jpg)
EPLEko esku-pilotarientzat asteburu oparoa izan da. Partida non, garaipena han errenteriarrek. Gipuzkoako Lau terdiko Txapelketako Bigarren Mailako Gazte kategoriako finalean Eneko Lizarazurentzat txapela. EPLEkoak txapelketa osoan zehar maila paregabea erakutsi du. Aretxabaletan jokatutako finalean 16-22 irabazi zuen Aloña Mendi taldeko Madinagoitia.
Gasteizko Zaramaga Txapelketan Elite kategorian EPLEko Aranguren eta haren bikote izan zen Etxaniz bergararrarentzat txapelak, finalean 16-22 irabazita Iribarren eta Garañoren kontra. Goi-goitik aritu da txapelketa osoan zehar EPLEkoa, joku bikaina erakutsita.
Udaberri Txapelketan ere garaipena EPLEko pilotari batentzat. Haur Mailan Behar Zana 4 taldeari utzita jokatu duen Lander Caballerok Eizagirrerekin batera garaipena lortu du Villabonan Gure Txeru 2ren kontra jokatutako finalean, 12-18ko markagailuarekin. EPLEk nabarmen jarri du etengabe ari dela hobetzen Caballero eta maila oso altuan ari dela jokatzen.
Pilota eskolaren denboraldi bukaera
Bestalde, larunbatean bukatu zuten EPLEko Pilota Eskolakoek denboraldia Agustina Otaolan egindako ekitaldian. Esku-pilota eta pala jokalariak izan ziren ekitaldi horretan, baita begirale, zuzendaritzako kide eta haurren gurasoak ere. Giro paregabea eta bisita polita jaso zutena; Aspeko Iñigo Bikuña pilotaria izzan zen bertan eta pilota eskolako haurrekin aritu zen pilota jokoan.