Hastear da San Pedroko 39. Abesbatza Astea
Ostegunean eta ostiralean emanaldi bana izango da. Hurrengo saioak iraila eta abenduan egingo dituzte, bi zatitan banatu baitute aurtengoa.
San Pedroko 39. Musika Abesbatza Asteari ekingo diote ostegun honetan (hilak 20). Bi zatitan banatuko dute aurtengoa: batetik, ostegun eta ostiralean kontzertuak izango dira, eta bigarren zatiari iraila eta abenduan emango diote bukaera.
Ostegunean, 20:00etan, San Pedroko elizan, Saioa Goñi sopranoak, Alize Mendizabal organo jotzaileak eta Mario Hernandez kontratenorrak kontzertua eskainiko dute. Ostiralean (hilak 21) berriz, Illunbe Abesbatzak, Ibaiertz Abesbatzak, CUM Jubilo Abesbatzak eta Easo Sinfoniettak parte hartuko dute. Elizan izango da ere. Kontzertu guztiak doakoak izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
Aurrerago jakinaraziko dute iraileko eta abenduko kontzertu sorta.