32 bikote lehia bizian, Zuloaga Memorialean
Ondarra eta Alkartasuna elkarteek antolatuta astelehenean hasiko da. EPLEk antolatzen duen Joakin Etxeberria memoriala era datorren astean abiatuko da.
Jose Antonio Zuloaga Pilota Memorialaren hogeita zortzigarrena abiatuko dute astelehenean, hilak 24, eta 32 bikote ariko dira lehian, txapela etxera eramateko. Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatzen dute eskuz binakako pilota txapelketa hori, eta partidak, Agustina Otaola frontoian jokatuko dituzte, astelehenetik ostegunera, 19:00etan hasita.
Parte hartuko duten 32 bikoteak, kategoria ezberdinetakoak dira: Haurrak, Kadeteak, Promesak eta Elitea.
Haur eta kadete kategorietako finalak, uztailaren 13an jokatuko dituzte, 10:45ean. Promesa eta elite kategorietakoak, berriz, uztailaren 22an jokatuko dituzte, Madalena egunean, 18:00etatik aurrera.
Asteleheneko partiden berri eman dute jada. Haur Mailan Ansola-Santesteban bikotea, Labaka-Arsuaga bikotearen kontra arituko da. Kadete Kategorian, berriz, Aldaz-Antzizar eta Etxaniz-Moto arituko dira.
Joakin Etxeberria Pala Memoriala
EPLE Kirol Elkarteak antolatzen duen Joakin Etxeberria Pala Memoriala ere datorren astean abiatuko da, asteartean zehazki. aurtengoa, hogeita bederatzigarren ekitaldia izango du memorial horrek, eta hamabi bikote ariko dira. Larruzko paletako kadete-gazteak eta Pala Motzeko Seniorrak lehiatuko dira.
Finalak madalenetan jokatuko dituzte, uztailaren 24an zehazki. Lehen partida, esan moduan, asteartean izango da—hilak 25—. Pala Motzean ariko dira Eskisabel eta Ruben, Xabier Ibarguren eta Letamendiaren kontra.