Ongietorri beroa egin zioten atzo Kanadako "ordezkaritza adierazgarri" bati. 2017an ezarri zuten bi herrien arteko senidetze harremana, ordutik sendotzen jarraitzen duena.
Egun osoko egitaraua antolatu dute uztaileko bigarren larunbaterako. Bazkarirako txartelak salgai daude irratian eta Landetxen.
Emakumeen ETE Ligako nahiz KAEren bi ligetako estropadak jasoko ditu badiak igande goizean.
Arratsaldean kalejira egingo dute Tomas Garbizu Musika Eskolako kideek, eta gauean, aurreskuaren txanda plazan.
Iraultza Dantza Taldeak Urdiaingo kantaia egingo du urtero bezala, udako solstizioari ongietorria emateko.
Ondarra eta Alkartasuna elkarteek antolatuta astelehenean hasiko da. EPLEk antolatzen duen Joakin Etxeberria memoriala era datorren astean abiatuko da.
Pilota, eskubaloia, saskibaloia, mahai tenisa eta errugbia gertu-gertutik ezagutzeko aukera izango dute 8 eta 14 urte arteko haur eta gazteek larunbatean.
Igandean suek gaua argituko dute lau barrutietan. Suren bat piztu nahi dutenek aldez aurretik udalari jakinarazi beharko diote.
Altamirako biribilgunetik Renferen geltokirainoko zatian errepidea asfaltatu behar dutelako, 08:00etatik 19:00etara itxiko dute.
12:30ean aterako da ikasturteko azken kantu jira Lezoko kaleak euskal kantuekin alaitzera.
Kartetan uztailaren 23an arituko dira, eta punteria-jokoan, abuztuaren 5ean. Uztailaren lehenengo hamabostaldian eman daiteke izena.
Oiartzunek Beasainen jokatuko ditu esku huskako Herriartekoaren finalerdietan itzuliko partidak. Abantailarekin joango dira.