Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kirolaren eguna antolatu dute lehenengoz

Pilota, eskubaloia, saskibaloia, mahai tenisa eta errugbia gertu-gertutik ezagutzeko aukera izango dute 8 eta 14 urte arteko haur eta gazteek larunbatean.

Gernika plazan aurkeztu dute Kirolaren Eguna, gaur goizean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/06/20

Kirola gazteenen eskura jarri nahi dute, eta bide batez, herrian eskaintzen diren hainbat diziplina gertu-gertutik erakutsi. Horretarako, Kirolaren Eguna antolatu dute lehenengoz, Errenteriako Udalak eta herriko hainbat kirol eragilek. Gaur eman dute iniziatiba horren berri Leire Mazizior  Kirol zinegotziak, Julen Beldarrain EPLE Pilota Eskolako arduradunak, Eider Labaka eta Olatz Sanchez Ereintza Eskubaloi taldeko, Julen Legarra Fontaneria Irurieta Beraun-Errenteria taldeko arduradunak, eta Orereta Rugby Taldeko Xabi Sanchezek jarduera hartuko duen Gernika plazan. Oiarso Saskibaloi taldea ere ariko da larunbatean, baina ez da gaur taldeko ordezkaririk bertaratu.

Deialdia 8 eta 14 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Kirolaren gala egiten da urtero, ikasturte osoan egindako kirol ekintzei eta horien atzean diren eragileei aitortza egiteko. Horren harira, agerian gelditu omena da behin baino gehiagotan udalerrian dagoen kirol aukera zabalaren gaineko ezagutza falta herritarren artean, “hori horrela, ikusgarritasuna ematearren, eta kirolaren galaz gain, ate irekien moduko zerbait antolatzeko proposamena aztertu zen Kirolaren Aholku Kontseiluan kirol eragileek proposatuta”, azaldu du Maziziorrek.

Larunbatean, hilak 22, egingo duten Kirolaren Eguna hausnarketa horren emaitza da.

Gernika plazak hartuko du jarduera, 10:00etatik 13:00etara. helburu behinena, herrian egiten diren kirolei ikusgarritasuna ematea da. Hala ere, lehenengo ekitaldi honetarako, bost diziplina aukeratu dituzte, eta Maziziorrek azaldu du zergatia: “kirol jarduera eta elkarte mordoa da herrian, eta ezinezkoa da denak batera aritzea. Aurten animatu direnek hartuko dute parte, urtero egiteko asmoa dugu, eta urtez urte txandatzen joango dira kirol modalitate eta elkarteak”.

Bertaratzen direnek, klubek antolatutako jolas eta partidez gozatu ahalko dute, “hainbat kirol modalitate probatzeko aukera izango dute, eta goiz atsegina igaro aire zabalean kirola eginez. Orain probatu eta ea datorren ikasturtean kirola egitera bultzatzen ditugun”.

Sei gune

Gernika plazan sei gune antolatuko dituzte, jarduerako bana. Pilotan jokatu ahal izateko, egurrezko pareta jarriko dute jarduera bitartean. Kirol anitzeko pistan berriz, eskubaloi eta saskibaloian ariko dira, eta plazaren beste guneetan berriz, errugbian eta mahai tenisean aritzeko espazioak onduko dituzte.

Jarduera guztiak 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte joko eremua partekatuko duten Ereintza eta Oiarso taldeen kasuan izan ezik: Eskubaloia 10:00etatik 11:30era egin ahalko da; eta saskibaloia, berriz, 11:30etik 13:00etara arte. Eskubaloiaren kasuan, gainera, eskubaloi egokitua egiteko aukera ere izango da.

Orereta Rugby Taldeko kide Xabi Sanchezek azaldu du errugbi zelaia txikia bada ere, muntatuko dutela larunbatean Gernika plazan, “jendeak identifikatzen dituen gure H formako ateak ekarriko ditugu, txikiak, baina izango dira. Errubiaren arauak ere azalduko ditugu, xume, irudiak erabilita horretarako. Gure asmoa gure kirola ezagutaraztea da, eta gerturatzen diren haurrei jolasen bidez irakatsiko dizkiegu, xumetik, errugbiaren mekanika eta oinarrizko mugimenduak”.

EPLE pilota eskolako Julen Beldarrainek larunbatekoak izango duen garrantzia nabarmendu du pilota frontoitik kalera ateratzeko, “Fanderiako pilotalekua oraindik ere urruti xamar gelditzen den susmoa dugu, jendeari kosta egiten zaiola hara iristea. aukera paregabea da, beraz, kirola ezagutzeko. Aurrerantzean gainera, frontoia gehiago ireki nahi dugu, erabilera handiagoa eman”.

Ereintza elkarteko kideek azaldu dutenez, jolasak prestatu dituzte larunbateko jarduerari begira, “kirola haurrengana gerturatu eta ongi pasa dezaten batez ere”.

Ildo beretik mintzatu da Julen Legarra mahai teniseko herriko taldeko ordezkaria: “Mahai bat ekarriko dugu, jokoak egingo ditugu, erakutsiko diegu haurrei pala zuzen nola hartu eta partidaren bat egingo dugu. Ez da gure kluba gehiegi ikusten, goiko auzoetako batean gabiltzalako, Gamonen ibiltzen gara”.

Kirolean aritu, eta horietako kirol jarduera bateren batean izena eman nahi duten haur, gazte eta horien gurasoek informazioa eskatzeko aukera ere izango dute.

Kirol jarduera ugari

Gaur gaurkoz kirol eskaintza oparoa du Errenteria-Oreretak, eta gaurko agerraldian horri ere jarri dio azpimarra Maziziorrek. Areto futbola, arrauna, atletismoa, billarra, boleibola, borroka arteak, boxeoa, errugbia, eskubaloia, futbola, igeriketa, judoa, karatea, kirol egokitua, mahai tenisa, mendizaletasuna, pilota, saskibaloia, triatloia, txirrindularitza beta xakea.

Larunbateko jardueran parte hartzea doakoa da, eta ez da aurretik izena eman behar. 8-14 urte arteko haur guztiek izango dute unean bertaratu eta bertan erakutsiko diren kirol jardueretan parte hartzeko.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.