Jaizkibel hiribidearen zati bat, larunbatean itxita
Altamirako biribilgunetik Renferen geltokirainoko zatian errepidea asfaltatu behar dutelako, 08:00etatik 19:00etara itxiko dute.
Lezoko Udalak jakinarazi du hilaren 22an (larunbatean) Jaizkibel hiribidearen zati bat 08:00etatik 19:00etara ibilgailuen trafikoarentzat itxita izango dela. Errepidea asfaltatzeko lanak egin behar dituzte. Zehazki, Altamirako biribilgunetik, Lezo-Errenteria tren geltokiko biribilguneraino doan zatia da ezin izango dena erabili.
Jaizkibel hiribideko 1 zenbakian aparkalekuak daude. Hala, bertan autoak uzten dituztenek horietara sartu-ateratzeko aukera izango dute, zerbitzuko errepidetik.