Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Traineruen ligen ikuskizuna, igandean Pasaiako badian

Emakumeen ETE Ligako nahiz KAEren bi ligetako estropadak jasoko ditu badiak igande goizean.

San Juanen emakumeen traineruak berriz ere zuzenean ikusteko aukera izanen da igandean. Josu Zelaiaran
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/06/20

Hemen dira 2024ko traineruen ligak. Hilaren 22an (larunbatean) hasiko dira ETE eta KAE2 ligak, eta igandean, bi liga horiei KAE1ekoa gehituko zaie Pasaian: Pasai Donibane Koxtape-San Juan Arraun elkarteak antolatuta, hiru liga horietako banderak izango dira jokoan goizez. Kategoria guztietan daude Oarsoaldeko eta Bidasoko ordezkariak. Estropada denak erlojupeko modalitatekoak izango dira, banakakoak. Pasaiako Udalaren eta CMO Valves enpresaren laguntza izango du Koxtapek estropadak antolatzeko. Gaur aurkeztu dituzte estropadak Pasaiako Udaleko eta Koxtapeko ordezkariek.

Denboran lehen estropada KAE2koa izango da, XXXIX. Pasaiako Ikurrina. Euren ligako bigarrena da, larunbatean Astilleron izango dutelako lehena. 11:10ean hasiko dira bogan Hibaika, Astillero, Busturialdea, Castreña, Donostiarra B, Lutxana eta Santoña. Lau luze eta hiru ziabogako lana egin beharko dute.

Bigarren estropada emakumeen ETE Ligakoa izanen da, XI. Pasaiako Ikurrina. Bertan, debuta egingo du San Juanek, Batelerek, azken bi denboralditan trainerua lehorrean izan dutelako. Hala, arrosekin batera eta erlojupekoa izan arren bi multzotan banatuta Astillerro, Deusto, Hernani, Ondarroa, Zarautz, Zumaia eta Kaiku izango dira lehian. Bi luzeko eta ziaboga bakarreko lana egin beharko dute.

Azkenik, 12:25ean, KAE1eko III. CMO Valves Bandera. Sasoia ederki hasi duen San Juan izango da bertan. Arrosen lehiakide izango dira Hondarribia B, Arkote, Camargo, Deusto, Santurtzi, Lapurdi, Orio B, Pedreña, Portugalete, Zarautz eta Zumaia.

Irteera Donibaneko Santiago plazaren parean jarriko dute, eta kanpoko ziaboga badiako bokaletik apur bat aterata. Hala, irteera puntu hori aldi berean bukaerako lerro izango da, eta gizonen estropaden kasuan, bigarren ziaboga bertan hartu beharko dute.

Udaleko eta San Juan-Koxtapeko ordezkariak, gaurko aurkezpenean.

“Hitzordu berezia”
Kirol lehien aurkezpenean Julen Rodriguez Pasaiako Udaleko Kirol zinegotziak aipatu du erro sendoak dituela arraunak Pasaian, beraz, igandeko estropadak “hitzordu berezia” izango direla pasaitarrentzat, eta arraunaren zaleentzat oro har. “San Pedroko eta Donibaneko ertzak betetzeko deia egin nahi diet bizilagunei”.

San Juan-Koxtapeko ordezkariek, bere aldetik, udalaren babesa eskertu, eta udalerriko arraun elkarteek (San Juanek, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak eta Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak) urteko egun guztietan egiten duten lanari balioa eman nahi izan diote, “horrelako estropadak antolatzea ezinezko izango litzateke urte osoan zehar egiten dugun lan desinteresatuagatik ez balitz”.

Igandeko lehian Pasaiaren ordezkari Batelerak eta Erreka ontziak izango dira. Horregatik, gaurko aurkezpenean izan direnek dei egin diete Donibaneko biztanleei lehorretik euren traineruak bultza ditzatela, eta arrosa kolorez margo dezatela herria, “arraunlariek Marea Arroxaren babesa jaso dezaten”.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.