Telefonoko pantailatik burua altxatzeko kanpaina, abian
Oiartzungo Altxa Burua taldeak iniziatiba bat jarri du abian: establezimenduek beraien telefonoa eskainiko dizkiete adintxikikoei.
Altxa Burua iniziatiba Tolosan jarri zuten martxan. Helburua da, izenak dioen bezala, burua altxatzea, sakelako telefonoen pantailatik. Izan ere, haur eta gazteen telefonoaren gehiegizko erabilerak kezka sortu du.
Herriko hainbat establezimenduk bat egin dute Altxa Buruarekin. Horren bidez, adin txikikoei beraien lokaleko telefonoa eskuragarri izango dute, nahi dutenean deiak egin ditzaten. Telefono bat erosteko aitzakia gutxiago izatea da horren helburua.
Kanpainarekin bat egingo duten komertzio, taberna edo udal eraikinek erakusleiho edo beste toki ikusgarriren batean pegatina bat jarriko dute. Guria ibilli posible zu pegatina izango da.
Altxa Burua taldea Tolosako hiru ikastetxetako gurasoek sortu zuten pasa den urtean, telefonoaren gehiegizko erabilerak sortutako kezkari erantzun kolektibo bat emateko asmoz.