Beasainen jokatu dituzte itzuliko partidak, eta lehenengo partidetan bezala, 2-1 irabazi dute oiartzuarrek.
Koldo Mitxelena Ikastetxean izango da kontzertua, 12:30ean, eta Alain Ayerdi Gurpegi ariko da zuzendari lanetan.
Barruti bakoitzeko egoera, behar eta aukerak aztertzeko saio irekiak egingo dituzte datozen egunetan. Ekarpenak egitera deitu du Teo Alberro alkateak.
Asteburuan hitzordu bikoitza, Hibaikako gionen tripulazioak: Bihar Astilleron (Kantabria) hasiko dute liga, eta etzi, Donibanen ariko dira.
Herriko eragileek gogoeta prozesua egin dute, Hezkuntza Mahaia eratu eta horrek egin beharreko lanak definitzeko.
Mater-ek bultzatutzako Itsas Hondakinen Erronka proiektuaren bukaerako ekitaldia egin zuten atzo. 10 proiektu saritu zituzten, horietako bi Pasaiakoak.
10 eta 25 urte arteko gazteek hamar kanta ditzakete, eta horietatik zortzi euskarazkoak izan behar dute. Sariak izango dira.
Txartelak 17 euroan salduko dituzte helduentzat, eta 11 euroan haurrentzat. Menu beganoa dago aukeran.
Belar naturaleko zelaia artifizial bilakatuko dute, eta argiterian zein sarreran moldaketak egingo dituzte OKEren gotorlekuan.
San Pedro Jaiak ofizialki datorren ostegunean hasiko badira ere, datozen egunetarako ere askotariko ekitaldi eta ekintzak izango dira barrutian.
Ekaineko ohiko plenoak 11 puntu izango ditu. Osakidetzari buruzko mozioaz gain, Mugikortasun Plana ere izango dute hizpide.
Oiartzungo Altxa Burua taldeak iniziatiba bat jarri du abian: establezimenduek beraien telefonoa eskainiko dizkiete adintxikikoei.
Fanderiako auzo batzarra Fanderiako auzo elkartearen egoitzan izango da, 18:00etan.
Ekaineko azkeneko asteburuan izango dira auzoko sanpedroak. Egitarau oparoa prestatu dute ordurako. Bihar, truk txapelketa aperitibo gisa.