Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aparkaleku araudia diseinatzeko pasaitarren proposamenak jasoko dituzte

Barruti bakoitzeko egoera, behar eta aukerak aztertzeko saio irekiak egingo dituzte datozen egunetan. Ekarpenak egitera deitu du Teo Alberro alkateak.

San Pedroko portu inguruko aparkalekuaren artxiboko irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/21

Datozen egunetan Pasaiako Udalak herriko aparkalekua arautzeko landu duen ordenantza proposamenaren lehen zirriborroa aurkeztuko die pasaitarrei. Barrutika egingo dituzte aurkezpenak, eta ekarpenak egitera hurbiltzeko deia egin die Teo Alberro alkateak.

Alkateak nabarmendu duenez, testuaren helburua, “argia” da: “Udalerrian dauden aparkaleku eremuak arautzea, horien erabilera optimizatzeko, betiere Pasaiako egoiliarrentzako aparkalekuak lehenetsiz”.

Mikel Garcia Peñil Mugikortasun zinegotziak esan duenez, batzarretan herrirako diseinatu duten proposamen orokorra aurkeztuko dute, eta barruti bakoitzeko egoera, behar eta aukerak aztertuko dituzte bertako bizilagunekin. Zinegotziak nabarmendu du “oinarrizko testua” dela aurkeztuko dutena, eta lehen bilkura hauek “abiapuntu gisa” irudikatu dituela udal gobernuak, “araudia martxan jarri bitarteko bidea herritarrekin batera jorratzeko”.

Aparkalekuarena “erpin askoko gaia” dela nabarmendu du udal gobernuak eta “nahiko genukeena baino mantsoago aurrera egiten ari bada ere, badugu egoera hobetzeko proposamen bat, eta herritarrekin partekatu nahi dugu hori”, esan du Alberrok. “Badira legeak behartuta hartu beharreko neurri batzuk, baina erabakitzeko aukera zabalik uzten duten xehetasunak pasaitarrekin batera kontrastatzea funtsezkoa da gure egunerokoan halako inpaktua izango duen araudi baterako”, erantsi du Garciak.

Alkateak esan du jakitun direla “aparkatzeko aukerak gure egunerokoan baldintzatzaile zaizkigula pasaitarroi eta kezka handia dagoela” eta horregatik ahalik eta bizilagun gehien bildu nahi dituzte batzar hauetan.

Honakoak izango dira batzarrak:

  • Hilak 26, asteazkena: San Pedroko Erti udal aretoan, 19:00etan.
  • Hilak 27, osteguna: Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan.
  • Uztailak 1, astelehena: Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan.
  • Uztailak 3, asteazkena: Donibaneko Kulturguneko Gela balioanitzean, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.