Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Torrealdaik piztutako artxibo biluzia

I. Joan Mari Torrealdai Ikerketa Beka jaso zuen Metrokoadrokak, eta hiru ildorekin osatu: antzezlan bat, ikastaro-sorta bat eta oraintsu argitaratu duten euskarri fisikoa.

Idoia Beratarbide Artxibo Biluzia Idoia Beratarbide, 'Artxibo biluzia' proiektuaren euskarri fisikoarekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/06/21

Artxibo biluzia proiektua izan zen, 2022aren bukaeran, estreinako Joan Mari Torrealdai Ikerketa Beka jaso zuena. Idoia Beratarbidek eta Oier Guillanek jaso zuten Usurbilgo Udalaren eta Jakin Fundazioaren eskutik. Proiektuak hiru ildo izango zituen: oholtza gainekoa, euskarri fisikoa eta ikastaroak. Guztiek abiapuntu bera izan zuten, edo Beratarbidek definitu duen gisan, «pizgailu» edo «detonante» bat. 

Torrealdairen esaldi bat izan zen proiektuaren pizgailua, Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi eta  bere artxibategia eraman zuenean idatzitakoa: «Biluztu egin ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki». Torrealdairen inguruko hainbat lagunekin elkartu eta elkarrizketatu egin zituzten. «Informazio interesgarria atera genuen, jakiteko nola egiten zuen lan ikerlari bezala, baina baita pertsona bezala ere. Berarentzako oso garrantzitsua zen gauzak artxibatzea».

Alde batetik, antzezlana osatu zuten, konferentzia performatibo formatuan. Oier Guillan eta Marina Suarez aritu dira zuzendari-lanetan, eta Intza Alkain eta Javi Barandiaran igotzen dira oholtzara. «Mahai batean eserita daude, eta konferentzia formatua ia bukaerara arte mantentzen du; zerbait poetikoagoa bilakatzen da, gorputzean bukatzen du. Bertan, gauza batek beste batera eramaten du, eta beste horrek, beste batera, etengabe», azaldu du Beratarbidek. Bestetik, ikastaroak antolatu zituzten. «Parte-hartzaileei eskatzen zitzaien egin nahi zuen horri buruzko dokumentazioa ekartzea. Dokumentazio horretatik abiatuta, ariketak proposatzen zitzaizkien. Batzuek piezatxo batzuk sortu dituzte, gainera; gure antzezlanerako ere erabili ditugu».

Artxibo biluzia, artxibategian

Proiektuaren hirugarren zutabea euskarri fisikoa izan da. Bost artxibo batu dituzte lanaren emaitza izan den Artxibo biluzia. Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea? izeneko bilduman. Beratarbidek argi zuen, hasieratik, artxibo formatua izango zuela, Torrealdairi artxiboa kendu ziotelako, eta ordenarik gabe itzuli. «Sinbolikoki garrantzitsua iruditzen zitzaidan artxibo hori gure modura betetzea. Batzuetan, pena da gauzak toki batean bukatu eta geratzen direla, ahanzturak janda. Interesgarria da iristen zaizun zerbait gaurkotu eta zure modura moldatzea, hutsune horren parte txiki bat behintzat betetzea, ezerezean gera ez dadin», azaldu du. Jasotako lana hor bildu dute, eta Allende Arnaizen laguntza izan du Beratarbidek horretarako. Hiru artistak elikatu dute artxibategia: Danele Sarriugarte idazleak, Nagore Legarreta argazkilariak eta Maria Elorza zinemagileak. Lan indibidualak dira, baina guztiak «osotasun baten barruan» daude. Pizgailua eman zieten, eta «askatasun osoa» izan dute beraien lana egiteko.

Prozesu biluzia. Ikerketa eszeniko baten lekukotza. Konferentzia performatiboaren gaineko informazioa jasotzen duen zatia da. Obra osatzeko egindako hainbat ariketa biltzen ditu, besteak beste. Adibidez, Torrealdaik gogoko zuen paseoan grabagailuarekin atera eta pentsamenduak jasotzea. Antzeko zerbait —«deribak»— egin dute aktoreek: kalera atera, eta mezuak jaso zituzten, zer egin behar zuten esanda.

Artxibo biluzia: memoria eta desira. Sarriugartek antzezlanearen sorreraren, entseguen eta estreinaldiei buruzko egunerokoa idatzi du. «Normalean ez daukagu aukerarik ikusteko emanaldi bat nola sortzen den; emaitza ikusi ohi da, eta kito», azaldu du Beratarbidek. Idatzitakoak «eragina» izan du oholtzan ikusten denean. Liburuxka horren tapen barrualdean ikus daitezke Torrealdaik artxibatu eta katalogatzeko erabiltzen zituen fitxak.

Artxibo biluzia: ametsen gordailua. Maria Elorzaren ikus-entzunezkoa da, USB batean jasotakoa. «Informazio guztia» izan du: saio guztietara joateko aukera izan du, elkarrizketa guztiak pasatu dizkiote… Torrealdairen desioetako bat Euskal Liburutegi Nazionala sortzea zen, eta balizko kokalekua Donostiako Koldo Mitxelena zen. Elorzak aprobetxatu du hutsik egon dela obrak egiteko, eta collage bisuala osatu du. «Gertuago ikus daiteke Torrealdairen figura eta bere nahiak. Horregatik, liburua eta obra bateragarriak dira».

Artxibo biluzia: momentuak eta materialak. Legarreta «itsu-itsuan» aritu da, irudiak osatuz. Pizgailuak posta arruntaren bidez iristen zitzaizkion. «Oholtzan lantzeko interesgarria izan zitekeena bidaltzen genion. Estreinaldira arte ez du ezer ikusi», azaldu du Beratarbidek.

Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea? Antzerki emanaldira hurbiltzen zirenei bi txartel ematen zitzaizkien, galdera horrekin, eta beraien erantzunak jaso zituzten proiektuaren bultzatzaileek. Eskatu zieten beste txartelarekin liburutegi batera joan eta Torrealdairen liburu batean uztea. «Performancek, beraz, jarraitzen du».

Artxiboaren 400 kopia atera dituzte, eta zenbakituta daude. Edozein liburu-dendan eska daiteke, baita Berriaren bidez ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.