Fanderiako auzo batzarra, ostegunean
Fanderiako auzo batzarra Fanderiako auzo elkartearen egoitzan izango da, 18:00etan.
Auzo batzarren dinamiken barruan, Fanderiak hartuko du lekukoa datorren ostegunean. Bilera horien bidez, auzotarren premia eta kezkak jaso nahi ditu udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan egin asmo dituen proiektuak bertatik bertara azaldu ere.
Hilaren 27an izango da Fanderiako auzo batzarra, auzo elkartearen lokalean, 18:00etan hasita. Bertan izango da Aizpea Otaegi alkatea, Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek lagunduta.
Parte hartzeko deia auzotarrei, udalak, finean, hartu eman horren bidez kezkak eta proposamenak jasotzeko aukera paregabea delako; baita zalantzak argitzekoa ere.
Fanderiako auzo batzarrarekin bukatuko da bileren txanda.