Madalenetako herri bazkarirako txartelak, bihartik salgai
Txartelak 17 euroan salduko dituzte helduentzat, eta 11 euroan haurrentzat. Menu beganoa dago aukeran.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/06/herriko-bazkaria.jpg)
MAdalenetako herri bazkarirako txartelak bihar jarriko ditu salgai jai batzordeak. Gogotsu eta ilusio handiarekin prestatu dute madalenetako egitaraua, eta elkarlanaren lehen topagunea, herri bazkaria izango da.
Uztailaren 21ean, 14:00etan egingo dute Herriko Plazan. Auzolanean eta herritik herriarentzat antolatutako bazkaria izanik, batzordeak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera. Txartelak 17 euro balio du helduentzat, eta 11 euro haurrentzat. Aukeran, gainera, menu beganoa izango da, hori ere, 17 euroan.
Txartelak Reyna tabernan eta Xera Gastrotekan izango dira salgai bihartik uztailaren 11 arte. Menu beganoaren aldeko hautua egiten dutenek, posta elektronikoz mezua bidali beharko dute (egin klik hemen) txartel beganoa erosi duela adierazteko.
Helduen menua 17 euro
- Entsalada mistoa
- Langostinoak
- Oilasko parrillan
- Sorbetea
Menu beganoa 17 euro
- Entsalada mistoa
- Barazki menestra
- Lasaña beganoa
- Sorbete beganoa
Haurren menua 11 euro
- Kroketak
- Patea
- Oilaskoa parrillan
- Helatua