Aurten ere Donosti Cupeko partida batzuk Errenterian jokatuko dira
Uztailaren 1etik 5era izango da nazioarteko futbol txapelketa. Fanderia eta Beraun futbol zelaietan izango dira Errenteriako partidak.
Aurreko urteetan bezala, Errenteriako Fanderia eta Beraun futbol zelaietan Donosti Cup txapelketako partida batzuk jokatuko dituzte. 32. edizioa izango da aurtengoa, eta orotara 910 taldek hartuko dute parte. Beste era batera esanda, 26 herrialdetako 15.000 parte hartzaile ariko dira futbol txapelketan.
Aurtengo edizioan hamabost kategoria izango dira guztira, bederatzi gizonezkoenak eta sei emakumezkoenak, eta 75 egoitzatan banatuko dira partidak.
Txapelketa uztailaren 1etik 5era izango da, eta sarrera doakoa da.