Gartxot Unsain, Kantagiltzako hurrengo gonbidatua
Bosgarren ekitaldiko bigarren saioa egingo dute datorren igandean, Arizmendienean. Musikari donostiarra gonbidatu dute.
Kantagiltza solasaldi musikatuen iniziatibaren bosgarren ekitaldia maiatzean hasi zen. Datorren asteburuan zikloa berriaren bigarren saioa egingo dute. Gartxot Unsain abeslari eta kantagile donostiarra gonbidatu dute.
Saioa Arizmendieneko lorategian izango da, 18:00etan hasita. Musikari donostiarrak bere lanaren berri emango du bertan. Sarrerak Landetxeko tabernan eskura daitezke. Geratzen diren hiru saioetarako abonamendua ere salgai izango da bertan.
Zikloaren gainontzeko bi saioak uztaila eta abuztua pasatuta bueltatuko dira. Honakoak izango dira:
- Irailak 14, igandea: Erramun Martikorena.
- Urriak 20, igandea: Izaro Andres.