Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, adierazpena

Udalak adierazpen instituzional bat argitaratu du LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Zazpi konpromiso zerrendatu ditu bertan.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2024/06/25

Adierazpena New Yorkeko Stonewalleko gertaerari buruz hitz egiten hasten da, baina, hurrengo lerroetan Errenteriako bizilagunek aski ongi ezagutzen duten Francis da ardatza: “Gogoratu behar da, 1979ko ekainaren 10ean, Stonewalleko gertakariak eta 10 urtera, Errenterian polizia batek Vicente Vadillo Santamaria Francis hil zuela Errenteriako diskoteka batean, bera zen bezalakoa izateagatik soilik. Ekainean zehar, LGTBI+ pertsona eta taldeak euskal kaleetara atera ziren, euren sexualitatea eta generoa askatasunez bizitzeko eskatuz. Horregatik, Francis-en omenez, ekainaren 10ean Errenterian egiten diren jardunaldiek, herritarrak sentsibilizatzea eta ahalduntzea helburu dutenek, ‘Francisaldia’ izena hartzen dute”.

Ildo beretik, adierazpenean aipatzen dute bizi garen testuinguruak agerian uzten duela kolektiboek eta ekintzaileek urteetan zehar egindako borroka neketsuaren ondoren lortutako eskubideak hauskorrak direla, eta oso erraza dela horiek galtzea eta atzera egitea. Gainera, gehitu dute begi bistakoa dela eskuin muturreko diskurtsoen gorakada, zeinek gero eta gehiago altxatzen baitute ahotsa zis-hetero arautik ateratzen diren bizitzak ezabatzeko beharra aldarrikatzeko. Ondorioz, diote, eraso LGTBIfobikoen datuak gero eta handiagoak direla eta armairuak bizitzako arlo guztietan jarraitzen duela, eta, ondorioz, LGTBI+ pertsonen bizitzak arriskuan daudela.

Gauzak horrela, erakundeek politika publiko integralak eta sendoak, ikuspegi feministan oinarritutako zerbitzuak eta babes kolektiboko eta autodefentsazko mekanismoak garatu eta ezarri behar lituzketela aldarrikatu dute. Hots, politika anekdotikoak alde batera uzteko unea dela diote, egiturazkoak diren politiketan zentratzeko. “Ekainaren 28an aitortu nahi dugu LGTBI+ kolektibo eta pertsona askoren borroka luzea eta ordainezina; izan ere, kolektibo eta pertsona horiek beren bizitza eta ahaleginak eman dituzte sexu-liberazioaren aldeko borrokaren alde, eta gaur egun ere antolatzen jarraitzen dute gizartea sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eraldatzeko lan bat egiteko”, gehitu dute.

Udaletik, konpromisoak

Errenteriako Udalak kezka agertu du dokumentatutako LGTBI+ pertsonen aurkako indarkeria kasuei dagokienez; ondorioz, hainbat konpromiso hartu dituzte:

  • 2022an onartutako ekintza plana garatzea, LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko, LGTBI+ Politiken Aholku Batzordearen eskutik.
  • Gizartearekiko kontzientziazioa bultzatuko duten jarrerak eta politikak sustatzen jarraitzeko konpromisoa, jarrera LGTBIfobikoak eta jarrera horiek baztertuko dituen pentsamolde aldaketa eraginkorra izan dadin. Hala, LGTBI+ pertsonen sentsibilizazio eta ahalduntze kanpainen programazioarekin jarraitu eta tokiko LGTBI+ oroimenaren aldeko lanak edo indarkeria LGTBIfobikoaren aurkako jarduera programak garatzeko konpromisoa.
  • 2023an martxan jarri dituzten LGTBI+ pertsonen ahalduntze dinamiketan sakontzea, eta gune horretara iristen diren kasu indibidual eta kolektiboei erantzuten jarraitzea.
  • Errenteriako LGTBI+ politiken Aholku Batzordearekin batera, LGTBIfobiaren aurkako behatoki bat garatzeko oinarriak ezartzea.
  • LGTBI+ pertsonen errealitatea txertatzea indarkeria matxistaren aurkako kanpainetan eta sentsibilizazio protokoloan, Madalenak jaietan eta baita auzoetakoetan ere.
  • LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna indartzeko, ekainaren 28an udaletxeko balkoian ortzadar eta trans harrotasunaren bandera jartzea, ekaina guztian zehar Kaputxinogainako biribilgunean dagoen banderaz gain.
  • Errenteriako Udalak dei egiten die herritarrei gure herri eta hirietako LGTBI+ eta mugimendu feministek deitutako ekintzetan parte hartzeko, eta sentsibilizazio eta errebindikazio ekintzekin bat egiteko, foro publikoetatik, komunikabideetatik edo sare sozialetatik, hau aniztasunaren aldeko borrokaren eguna dela ikustarazteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.