Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

AHTren kontrako taldeak elkarretaratzera deitu du bihar

Lezo-Errenteriako Renfe tren geltokian egingo dute protesta, bihar osteguna, 19:00etan. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte.

AHTren kontrako elkarretaratzea bat Errenteria-Oreretako Herriko Plazan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/06/26

AHTren lanek  aldiriko tren zerbitzurik gabe utziko dituzte Hernani eta Irun arteko herritarrak abuztu osoan zehar. Hala jakinarazi du Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Estatu idazkari Jose Antonio Santanok. Datorren urterako antzeko aurreikuspenak egin ditu, gainera, Santanok.

Horren aurrean elkarretaratzera deitu du bihar, osteguna 27,  19:00etan Oarso-Donostialdeko AHTrik ez taldeak, eta gogor salatu du, 2016an Astigarraga-Irun arteko ohiko trenbidetik AHT igaro ahal izateko lanak hasi zirenetik, asko eta asko izan direla hirugarren haria ezartzeko prozesu horrek eragin dituen kalteak: “ordutegi eta trenen murrizketa, atzerapenak, bertan bera uztea zerbitzuak, matxurak, transbordoak…”.

Horiek guztiek “bidaiari galera” nabarmena eragin dutela dio abiadura handiko trenaren kontrako taldeak, “beste garraio mota batzuetara jotzea ekarri dute. Izan ere, AHTren inposizioa kaltegarria izaten ari da ohiko desplazamenduetarako aldirietako trena erabiltzen duen jendearentzat”. Azken urteetan gainera, okerrera egin duela egoerak diote, “garraio alternatiba gisa jarri dituzten autobusek ez baitituzte trenak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak ziurtatzen: Besteak beste, ordutegi guztiak ez dira betetzen, eta ezin dira bizikletak eraman”.

Arlo ekonomikoari ere erreparatu dio AHTren kontrako taldeak gogora ekartzeko, Gipuzkoan bakarrik, 2.000 milioi euro “xahutu” dituztela dagoeneko AHTren plataformaren lanetan. “Hasiera besterik ez da, dirutza horren baitan elektrifikazioa, errailak jartzea, segurtasun sistemak ezartzea, edota Irun eta Donostiako geltoki berrietarako lanak ez baitaude aurreikusita. Bestalde, Astigarraga eta Lezo artean, Martutene, Orereta eta Oiartzundik barrena, 500 milioiko aurrekontua duen trazaketa berri bat eraiki nahi dute”.

Gogor salatu dute halako azpiegiturek “kalteak” baino ez dizkietela ekarriko herritarrei: “Egun ditugun tren zerbitzuen kaltetzea, denonak diren baliabide ekonomiko publikoak gizarte eskarietarako baliatu beharrean—zaintza, osasuna, pentsioak, hezkuntza— enpresa handiei desbideratzea, eta orain zein etorkizunean denoi eragingo digun txikizio ekologikoa”.

Hori horrela, herritar guztiak deitu dituzte biharko elkarretaratzearekin bat egitera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.