2024/6/26

Hemen da 3x3 Saskibaloi Txapelketa Herrikoia

Uztailaren 2, 4, 9 eta 11n jokatuko dira partidak. Izen ematea zabalik da, eta Tiñelun eta Txingurrin egin behar da.

Pasaiako 100dik gora establezimendu, euskararen erabilera indartzen

'Hasi' eta 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoei atxiki dira herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu ugari. Lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, besteak beste.

Lezoko PSE-EEk Sexu Aniztasunaren Udal Plana egitea eskatu du

Politika publikoak kudeatzeaz eta garatzeaz gain, herriko LGTBI+ herritarren eskubideak bermatzea dute helburu.

AHTren kontrako taldeak elkarretaratzera deitu du bihar

Lezo-Errenteriako Renfe tren geltokian egingo dute protesta, bihar osteguna, 19:00etan. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte.

Maialen Oiartzabal

Maialen Oiartzabalek jasoko du aurtengo Kirol Saria

34 proposamen jaso dituzte, eta Maialen Oiartzabal eskiatzaile akrobatikoari aitortza egitea erabaki dute.

Eusko Tren Ligako lehena Coruñan lehiatuko dute Hibaikako emakumeek

Asteburuan hitzordu bikoitza, Hibaikako emakumeen tripulazioak: Larunbatean Coruñan (Galizia) hasiko dute liga, eta igandean Pontevedran (Galizia) ariko dira.

Mikel Arrastia torturatik ihesi hil zela 36 urte, larunbatean

Atxiloketa eta torturak ekiditeko bere burua leihotik bota zuen gazteak, Guardia Zibilak haren etxea inguratuta zuela ikusita.

Udako playlista

Udako kanten zerrenda proposatzeko azkeneko hamar egunak dira

Datorren asteko ostiralean itxiko da hamar kanten zerrenda aurkezteko epea. Parte-hartzaileen artean sariak zozkatuko dituzte.

Sanpedroengatik, trafiko aldaketak

Gaurtik igandera bitarte ezingo da Arraunlari kalera, kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura ibilgailuekin sartu. Alternatiba gisa, Hospitalilloko kaian aparkaleku bat egokituko dute.

Arizmendienea

Oiartzungo Turismo Bulegoa astelehenean irekiko dute

Uztailean eta abuztuan zerbitzu emango die bisitariei, baina baita oiartzuarrei ere. Ondareko bisita gidatuak, maizago.

ura eta estolderia

Uraren hornidura eta estolda zerbitzuagatik ordaintzeko epea ostiraletik zabalik

Ostiraletik —hilak 28— abuztuaren 16ra bitartean egin dezakete ordainketa herritarrek.

Gehiago