Azken Ostiralaren lekukoa hartuko dute pentsiodunek ostiralean

Azken Ostirala egingo dute hilaren 28an, 19:30ean, Herriko Plazan.

Euskal presoak etxeratzea eskatzeko banderola Errenteria-Oreretako balkoi batean.

Euskal errepresaliatuen aldeko aldarriak kalean jarraitzen du. Horren erakusle da Azken Ostirala dinamika. Horren barruan, hileko azken ostiralarekin kalera ateratzen dira euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideak errespeta daitezen eskatzera. Orain arte bezala, eragile ugari ari dira batzen dinamikara, eta ekaineko Azken Ostiraleko elkarretaratzearen deialdia Sare Herritarra eta Etxerat euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien senide eta lagunen elkartearekin batera, Errenteria-Oreretako pentsiodunek egin dute.

Ostiraleko elkarretaratzean  preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideak errespeta daitezen eta salbuespen legedia bertan behera utzi eta lege arrunta aplika dadin galdegingo dute. Zita ostiralen, 19:30ean Herriko Plazan. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.