Maialen Oiartzabalek jasoko du aurtengo Kirol Saria

34 proposamen jaso dituzte, eta Maialen Oiartzabal eskiatzaile akrobatikoari aitortza egitea erabaki dute.

Maialen Oiartzabal

IX. Kirol Saria norentzako izango den erabaki eta publiko egin dute: Maialen Oiartzabal Mendibilentzat. Eskiatzaile akrobatikoaren ibilbidea aitortu nahi UKABek, udalak eta herriko kirol elkarteek osatzen duten mahaiak.

Apirilean jaso zituzten hautagaitzak, herritarrek egindakoak. 34 izan ziren guztira, eta UKABeko ordezkariek erabaki dute Oiartzabal omentzea. “Goi mailako kirol lehiaketetan izandako ibilbide oparoagatik” saritzea erabaki dute, baita Oiartzun herriaren izena “munduan zabaltzeagatik”.

Urrian egingo dute Kirol Astea

Gaztea, baina ibilbide luzekoa

Maialen OiartzabalOiartzabalek 25 urte beteko ditu irailean, baina bizitza erdia darama elurretan. Gogorarazi dutenez, Oiartzabali txikitatik datorkio eskiarekiko zaletasuna. 12-13 urterekin probatu zuen lehen aldiz freestyle-a. “Ordutik, eskiatzera joatean eski modalitate hau landu eta entrenatu eta lehiaketa txikitan parte hartzen hasi zen, slopestyle modalitatean gehien bat”, nabarmendu dute. Bizpahiru jauzi eta akrobazia ezberdinak egin behar dira modalitatearen lehiaketetan, zirkuitu moduko batean.

2017an aurkeztu zen estreinakoz Espainiako txapelketara eta lehen postua lortu zuen. Garaipena “sorpresaz” hartu zuela adierazi zuen orduan, kategoria absolutuan lortu baitzuen urrezko domina, nahiz oraindik junior mailakoa izan. Hurrengo denboraldian Europako txapelketan lehiatu zen, 2018an.

2019an Andorrara joan zen bizitzera, elurretik gertuago egon eta egunero entrenatu ahal izateko. Denbora honetan, gehien bat Slopestyle modalitatean ibili da lehian, baina Big Air-ean ere (salto bakarreko modalitatean) aritu da.

Lau aldiz irabazi du Espainiako txapelketa eta Europa mailan hirugarren postua eskuratu zuen 2020an Slopestyle modalitatean, denboraldi horretan Europako Liga nagusian hirugarren geratzea lortuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.