Hemen da 3x3 Saskibaloi Txapelketa Herrikoia
Uztailaren 2, 4, 9 eta 11n jokatuko dira partidak. Izen ematea zabalik da, eta Tiñelun eta Txingurrin egin behar da.
Iazko lehiaren irudia da honakoa. Piztu Lezok udako sasoiari ekin dio. Bertan,, klasiko bat dute: 3×3 Saskibaloi Txapelketa Herrikoia. Seigarren ekitaldia izango da aurtengoa.
Uztailaren 2, 4, 9 eta 11n jokatuko dituzte lehiaketaren barruko partidak Lezotarra tabernaren ondoko saski bakarreko kantxan, egun horietako 18:00etatik 20:00etara.
Izena emateko epea zabalik da. Hori egiteko zerrendak Tiñelun eta Txingurrin daude jarrita. Xehetasun gehiagoren zain, ohartarazpen bat egin du Piztu Lezok: banaka edo taldeka apunta daiteke.
