Uraren hornidura eta estolda zerbitzuagatik ordaintzeko epea ostiraletik zabalik
Ostiraletik —hilak 28— abuztuaren 16ra bitartean egin dezakete ordainketa herritarrek.
Uraren hornidura eta estolderia tasak ordaintzeko epea ostiralean zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Herritarrek, abuztuaren 16ra arte izango dute ordaintzeko aukera. Epe hori bukatuta ordaindu ez dutenen kasuan, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo dio udalak eta hortaz, errekarguarekin kobratu, baita sortzen diren ekintza gastuak ere.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko ditu udalak. Erreziboa helbideratua ez dutenen herritarren kasuan, Zu! Arreta zerbitzuaren bidez egin dezakete, edo edozein entitate laguntzaileetan.