Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arratoiak, kezka iturri

Arratoiak ugaritu egin direla eta atzera eta aurrera lotsagabe ibiltzen direla Iztieta pasealekuan salatu du bizilagun batek.

Iztieta paselekuko inguru honetan dabiltza arratoiak gehien bat, bizilagunak azaldu duenez.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/06/27

Arratoiak aurrera eta atzera ibiltzen dira Iztieta pasealekuan, zehazki, zubi berria eraiki duten inguruan diren hondakin ontzien ondoan. Gero eta gehiago, eta gero eta lotsagabeago dabiltzala-eta, kezka azaldu du Iztieta-Ondartxo auzoko bizilagun batek, eta hala jakinarazi dio HITZAri. Udalak esku hartu duela jakin badakiela dio gaiari erantzuteko, baina arazoaren tamainarekin ezinegona azaldu du: “Aurreko astean plastikoaren edukiontzian hondakinak sartzen ari nintzela, bertatik atera zitzaidan arratoi bat. Hala ere, egunero ikus daitezke eremu horretan bertan mordoxka atzera eta aurrera”.

Udalak zerbitzua du eskatu ahala erantzuteko, beti ere arratoiak espazio publikoan badira ekiteko fokua lokalizatuta dagoenean. Horretarako, Hiri Mantenuko 943 44 96 07 telefono zenbakira deitu behar dute herritarrek.

Oiarso izurrien kontrolerako enpresak ematen dio zerbitzua Errenteriako Udalari, eta harekin hitz egin du HITZAk. Hainbat pertsonen “utzikeria” eta “praktika txarrak” jarri ditu arazoaren erdi-erdian enpresak: “Hondakinen intsumisioa, jende batek edozein lekutan uzten ditu hondakinak eta hori arratoien erakargarri aparta da. Arazo larria da, muina. Edukiontzira heldu eta txartela ez dutelako, edota beste mila arrazoirengatik kanpoan uzten dituzte hondakinak”.

Kaleen zikinkeria ere aipatu du enpresak, “kale garbitzaileek txukun egiten dute euren lana, baina jendearen utzikeria ikaragarria da. Goizean egiten dute garbiketa eta eguerdirako kalean botatako zikinkeria pila aurkitzen duzu edonon, horiek edukiontzietara bota beharrean. Gero gainera, entzun beharra dago kale garbitzaileek ez dutela garbitzen; ez da horrela, ezinezkoa da kale garbitzaile bat izatea eguneko 24 orduetan zure kalean, baina jende zikina badago eguneko 24 orduetan”.

Argi esan du, horrek guztiak arratoiak erakartzen ditu, “gero eta jarrera inzibikoagoa dugu”. Hondakinen kudeaketa zuzena egiten den zalantzarik ez du plagen kontrola egiten duen enpresak: “Arratoiak beti izango dira, ezinezkoa izango da haiekin bukatzea, hemen eta munduko edozein hiritan errepikatzen den arazoa da. Egin daitekeena da arazoa ez areagotu, arratoi kopurua arazo ez den maila batean mantendu”.

Urtean bi kanpaina egiten direla azaldu du enpresak, udaberri hasieran eta udazken hasieran. Garai horietan izaten omen da arratoien mugimendu gehien. Gainera, hilero herri osoan, arratoi garbiketa kanpainak egiten direla erantsi du, “horri abisuen arreta zerbitzua gaineratu behar diogu. hau da, bizilagunek arratoien foku bat antzematen badute espazio publikoan betiere, hiri mantenura deitu eta 24 orduko epean erantzuten dugu astean zehar egiten bada, normalean egunean bertan. Ostiralean bada abisua astelehenean erantzuten dugu”.

Oiarso izurrien kontrolerako enpresak aholkua ere egin die bizilagunei: “Prentsarekin hitz egin baino, askoz ere eragingarriagoa da Hiri Mantenu zerbitzura deitzea. Azkartasun handiz kudeatzen dituzte abisuak bertatik eta guk berehala erantzuten dugu”.

Berriro esan du arazoak beti izango direla, “inongo enpresarik ez du lortu arratoiekin bukatzea inon, lortu daitekeena da arratoi kopurua mugatzea. Horretarako baina, behar-beharrezkoa da herritar batzuk portaera zibikoagoa eta arduratsuagoa izatea. ez badugu bat egiten kale garbitzaileen eta hondakin bilketakoen lanarekin, janaria esku-eskura jartzen ari gara arratoiei”.

Kaioen adibidea ere jarri nahi izan du: “Inoiz ez dira ikusi gaurko kopuruetan Errenteria-Oreretan. Goizean goizetik plazetan izaten dira uzten ditugun soberekin elikatzen. Zer egin hori ekiditeko? Janaria eskura ez utzi, hondakinak eta zikinkeria behar diren lekuetara bota”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.