Sanpedroei ongietorria eman dien suziria bota dute gaur arratsaldean. Igandera bitarte, gozatzeko eta ospatzeko hamaika modu izango dira.
Aurtengo txapelketak 29 parte hartzaile izango ditu—azken orduko hiru baja izan dira lesioagatik—.
Oarsoaldeko turismo bulegoak eta informazio puntuak zabaldu dituzte, eta ordutegi zabalagoak ezarri dituzte bisitariei harrera egiteko.
U-battle bihar iritsiko da Errenteria-Oreretara. Dantza urbano mota ezberdinetako dantzariek osatutako ekitaldia da.
Herrialdekoan Oarso Bidasoa ordezkatuko dutenak Manu Goiogana eta Alaia Martin izango dira. Saioak Hondarribian, Errenteria-Oreretan, Irunen eta Oiartzunen izango dira.
Oarsoaldeko udalek urteak daramatzate herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza aktiboa sustatzen. Orain mugarri den proiektu bat abiatu dute, Oarsoaldeko Kirol Orientazio Zerbitzuen koordinazio mahaia eratu baitute. EAEko lehena da.
18:00etatik 20:00etara bitartean salduko dituzte Donostiako partidetarako txartelak, Oiarperen bulegoan. 10 eta 5 euroan daude.
Betizutik elkarteak antolatutako dantzarien topagunean tailerra egingo dute lehenik, eta ondoren dantzaldia.
Arratoiak ugaritu egin direla eta atzera eta aurrera lotsagabe ibiltzen direla Iztieta pasealekuan salatu du bizilagun batek.
Kaleratzeen kontra eta KPIaren araberako soldata igoera eskatzeko bigarren mobilizazioa egin dute gaur Errenteria-Oreretan.
Brico Depoten gertatu da erasoa, LABek jakinarazi duenez. Elkarretaratzera deitu dute ostiralerako, saltokiaren aurrean.